Jakintza-arlo desberdinetako hogeita hamar bat profesional eta adituk osatu dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoko fakultate eta eskoletan eratu berri diren aholkularitza-batzorde berriak. Unibertsitatearen plan estrategikoaren barneko ekintza horren helburua tituluen kalitate akademikoa indartzea da.
NUP askotan baliatu da unibertsitatetik kanpoko profesionalen aholkularitzaz bere graduen eta masterren eskaintza akademikoa definitzeko edota prestakuntza-eskaintza behar sozialetara eta lan arloko premietara egokitzeko. Adibidez, Europako Unibertsitate Eremua indarrean sartu aurretik, hezkuntza-ereduari eta ikasketen egokitzapenari buruzko foro bat egin zen NUPen, eta, bertan, unibertsitatetik kanpoko dozenaka lagunek hartu zuten parte.
Zeregin horretan sakontzeko, fakultate eta eskolen aholkularitza-batzordeak sortu dira orain. Unibertsitatetik kanpoko adituek osatutako kontsultarako organoak dira, eta aholkulari horiek, beren esperientziari esker, ekarpenak egiten ahal dituzte prestakuntzaren jardunean orientabidea emateko eta arlo enpresarial, instituzional, sozial eta profesionalaren joerak transmititzeko.
Batzorde berrietako kideak
Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoaren (IITIGMET) aholkularitza-batzordeko kideak honako hauek dira: Marta Barreras Carracedo, On Shoreko garapen teknologikoaren arduraduna Siemens Gamesan; Helmut Dollerer, Liebherr Industrias Metálicas enpresaren zuzendari kudeatzaile eta Nafarroako Enpresen Konfederazioaren lehendakariordea; Ainara Garde Martínez, Next-Generation Health Sensor Algorithm Engineer Apple enpresan; eta Jorge Martínez Seara, Managing Director Accenture Industry X enpresan.
Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoarena (NIBGMET), berriz, honako hauek osatzen dute: Ignacio Aramendia Remírez de Ganuza, Ingeniería Proyectos Navarra enpresaren zuzendari kudeatzailea; Nuria Arribas Vera, InLac-en kudeatzailea; Ricardo Díez Muiño, Donostia International Physics Centerren (DIPC) zuzendaria; Tomás García Azcarate, CSICeko Ekonomia, Geografia eta Demografia Institutuko ikertzaile titularra; Luis Martínez López, Jaéngo Unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoetako katedraduna; eta Isabel Sola Gurpegui, Bioteknologiako Zentro Nazionaleko ikertzailea.
Zientzia Juridikoen Fakultateak kide hauek izanen ditu bere aholkularitza-batzordean: Antonio Abril Abadín, Gizarte Kontseiluen Konferentziaren lehendakaria; José Antonio Arrieta Garnica, Arpa Abogados enpresaren lehendakaria; Amaia Goñi Lacabe, Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusia; Ana Montserrat Llorca Blanco, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioko magistratua; eta José Manuel Piquer Martín-Portugues, Gestoría Piquer enpresako abokatu eta Nafarroako Enpresen Konfederazioaren lehendakariordea.
Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen kausan, hona hemen aholkularitza-batzordeko kideak: Josean Ascarza Mondragón, Oniria Consultingeko kidea; Elena Cano García, Learning Media and Social Interactions arloko ikertzaile nagusia Bartzelonako Unibertsitatean; Matilde Eiroa San Francisco, Historia Garaikideko irakasle titularra Madrilgo Carlos III Unibertsitatean; Francisco Fernández Nistal, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren zuzendari nagusia; eta Gema Mañu Echaide, Burlatako Udaleko gizarte-langilea.
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearenak, berriz, kide hauek izanen ditu: César Esparza Larramendi, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren finantzen eta kontrolaren zuzendaria; Pello Irujo Amézaga, Laulagun Baerings enpresaren CEOa; Vicente Salas Fumás, Zaragozako Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritzako eta Antolaketako irakasle emeritua; Águeda Tortajada Fernández, Nafarcoren finantzen zuzendaria; eta Laura Urquizu Barasoain, Red Points enpresaren CEOa.
Azkenik, Osasun Zientzien Fakultatearen aholkularitza-batzordea honako hauek osatzen dute: Rafael Tejeira Álvarez, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialaren lehendakaria; David Hernández Hernández, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako eta Fisioterapiako Unitatearen burua; Isabel Iturrioz Núñez, Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialaren lehendakaria; Mª Isabel Rodrigo Rincón, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Prozesu Anbulatorioetarako eta Diagnostikorako Laguntzako zuzendariordea; eta Rosa Ramos Torio, Nafarroako Psikologiako Elkargo Ofizialaren dekanoa.