Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) puntuazio orokor hobea lortu du 2022an Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko ekarpenari dagokionez, Times Higher Educationek egindako THE Impact Rankings sailkapenaren arabera. Zehazki, NUPek 75,7 puntu lortu ditu 100etik, iaz lortutako 73,8 puntuak baino gehixeago, eta hobera egin du garapen jasangarrirako 17 helburuetatik 12tan 2021. urtearekin alderatuta. Sailkapena egiteko, mundu osoko 1.406 unibertsitateren datuak aztertu dira, iaz baino 291 gehiagorenak, alegia.

Xehetasunetan sartuta, ikus daiteke NUPek bereziki bi GJHtan egin duela hobera: 12.ean (produkzio eta kontsumo arduratsuak) eta 17.ean (helburuak lortzeko aliantzak). Unibertsitateen sailkapenari dagokionez, NUP 55. postuan dago 2. GJHan, 100. postutik eta 200.erako tartean 15., 16. eta 17. GJHei dagokienez (lurreko ekosistemetako bizia; bakea, justizia eta erakunde sendoak; eta helburuak lortzeko aliantzak), eta 200.etik eta 300.erakoan beste sei helburutan. Bestalde, nabarmentzekoa da aztertutako unibertsitateen medianaren gainetik sailkatu dela NUP 17 helburuetatik 13tan, hots, txikienetik handienera ordenatutako datu guztien erdiko balioaren gainetik.

zoom Thedef

NUP.

GJH guztiak kontuan hartuta, lehenbiziko 300 eta 400 unibertsitateen artean sailkatu da NUP rankingean. Aipatzekoa da ezen, unibertsitateek GJHak lortzeko egindako ekarpena neurtzearren Times Higher Educationek egiten duen balorazio horretan, erakundeek berek erabakitzen dutela kanpoko kontu-ikuskaritzara aurkeztea, eta, NUPen kasuan, erakundeak 2030 Agendako helburuak lortzeko duen konpromisoari erantzuten diola horrek, 2020-2023 aldirako Plan Estrategikoan jasoa duen aldetik.