Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Ikasketen Amaierako Aparteko Saria eman die ikasketak 2020-2021 ikasturtean bukatu zituzten graduko 29 ikasleri eta masterreko 12ri. Unibertsitateak sari kopuru jakin bat ezartzen du titulazio bakoitzeko, eta saridun bakoitzak 300 euro jasotzen ditu. Saria irabazi izana ikasleen espediente akademikoan eta Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da.
Eskola eta fakultate guztietatik, graduko espedienterik onena Julen Cilveti Pérezek izan du (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua); masterrekoa, berriz, Beatriz Iriarte Torresek (Osasun Publikoko Unibertsitate Masterra).
Graduko gainerako espedienterik onenak honako ikasle hauenak izan dira: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Nerea Iriarte Gurrutxaga (Ekonomiako Gradua eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua) eta Josune Barandiaran Lasa, Alexandra María Tomlinson Garro, Jon Martínez Sorondo eta Lexuri Armentia Uribe (denak ere Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradukoak).
Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Julen Cilvetiz gain, honako hauek izan dira saridunak: Natalia Martínez Fernández eta Ane Bustince Zozaia (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradukoak biak), Andrea González Pérez, Sara Pastor Crespo eta María Lacruz Frago (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), Claudia Banegas Acin (Soziologia Aplikatuko Gradua) eta, azkenik, Patricia Polido López eta Michelle Lanciego Esparza (Gizarte Laneko Gradua).
Zientzia Juridikoen Fakultatean, berriz, Xabier Pérez Zubillaga eta Josune Barandiaran Lasa (Zuzenbideko Gradua) eta Miren Lacalle Garralda (Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua) izan dira saridunak.
Ingeniaritzak eta Osasun Zientziak
Bestalde, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko espedienterik onenak honako ikasle hauenak dira: Laura Panero Vital (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua) eta Leire Azparren Domínguez (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua).
Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan, hauek irabazi dute saria: Nerea Pascual Lezaun eta Ada Ayechu Abendaño (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), José María del Castillo Vicente (Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua), Diego Chocarro Álvarez (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Rubén Pascual Casas (Ingeniaritza Informatikoko Gradua) eta Jorge Compains Zorroza (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua).
Osasun Zientzien Fakultateko saridunak, berriz, Maite Sanjuan Matute eta Sara Gale Zazu (Erizaintzako Gradua) eta Iranzu Ollo Martínez (Fisioterapiako Gradua) izan dira.
Unibertsitate masterretako saridunak
Unibertsitate Masterrei dagokienez, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean ikasle hauek izan dituzte espediente onenak: Javier Redín Resano (Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra) eta María Virginia Valero Palomo (Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterra, ERP);
Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, berriz, Ainara Hermoso de Mendoza San Juan eta Iris Fernández Garde (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra). Zientzia Juridikoen Fakultatean, Leire Vergara Contreras eta Thais Pereira Ferreira (Abokatutzarako Sarbideko Unibertsitate Masterrekoak biak) izan dira saridunak.
Bestalde, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasle hauek izan dute espediente onena: Paula Resano Goizueta (Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra), Camila Garmendia García (Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterra) eta Chajira Camila Garrote Ajou (Elikagaien Industriako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Unibertsitate Masterra). Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan, espedienterik onenak ikasle hauenak izan dira: Mikel Muguiro Mariñelarena (Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra: Sorkuntza Elektrikoa) eta Phuc Yau Dung Dang (Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra).