“Nafarroa ke txarrik gabe: Deskarbonizaziorako urgentziazko plana 2027” izan zen martxoaren 17an eta 18an, unibertsitateko instalazioetan, NUPeko Energia Berriztagarrien Katedraren “Desafio berriztagarrian” egindako proposamena. Talde irabazleak 500 euroko saria lortu zuen, eta honako hauek osatu zuten: Iñigo Pascual Iglesia (eleduna), Álvaro Conejo Coomonte, Iñigo Sagaseta de Iludoz Garralda, Ana Abascal de Orte, Iñaki Alzuguren Larraza, Myriam Garralda Abascal, Irene Ugartemendia San Miguel, Alessandro de Obesso Sánchez, Jorge Lozano Gasca eta Ana Morte Costea.
Accesita, 300 eurokoa, ikasle hauek prestatutako planari eman zioten: Irene Izco Berástegui (eleduna), Sara Irurzun Redín, Beatriz Dallo Dicastillo, Nuria Lanz Goicoechea, Elida Mendieta Irisarri, Leyre Gordo Archanco, Elisa Irujo Izcue, Sara Míguez Irigoyen eta Nerea Pascual Lezaun.
Aurtengo proposamenaren helburua zen urratsak egitea erregai fosilekiko mendekotasun txikiagoa izanen zuen gizarte baterantz, Nafarroaren deskarbonizaziorako denborazko muga 2027an ezarrita. Antolatzaileen arabera, une honetan Nafarroak elektrizitatearen parte handi bat energia berriztagarrien bidez sortzen badu ere, erregai fosilekiko mendekotasun handia du. Edizio honetako 82 parte-hartzaileetako gehienak Industria Ingeniaritzako Masterrekoak ziren, eta Masterra Energia Berriztagarrietan: Sorkuntza Elektrikoa masterreko 4 ikaslek ere hartu zuten parte.
Desafioan parte hartu zutenek sektore bakoitza analizatu behar zuten (garraioa, industria, nekazaritza, zerbitzua, etxeko esparrua, administrazioa, etab.), eta, horrekin batera, erregai fosilen kontsumoak nondik datozen analizatu, haiek ordezteko zer aldaketa egiten ahal diren aztertu, kostuak, bideragarritasuna eta ezartzeko lastertasuna analizatu, eta neurriak proposatu bost urteko denbora tarterako.
Iñigo Pascualek azaldu duenez, proposamen irabazleak esku hartu behar zuten aldeekin egindako benetako bileraren formatua izan zuen, halako eran non sektore bakoitzak bere arazoa, helburuak eta konponbide proiektua proposatzen zuen. Bestalde, accesitaren proposamena, Irene Izcok aipatzen duenez, kezka-ekintza estrategia batean oinarritu zen, eta xedea zuen Nafarroan dauden baliabideak aprobetxatzea eta teknologia berrietara eta energia berriztagarrietara egokitzea.
Konponbideak aurkitzea
“Desafio berriztagarria” Energiaren Asteko jardueretako bat da, Energia Berriztagarrien Katedrak urtero antolatua sektore hori eta haren enpresa nagusiak unibertsitateko ikasleei hurbiltzeko. Edizio honetan formatu presentziala izan da. Ikasleek egun hauek zituzten proposamenak aurkezteko: martxoaren 17a, osteguna, 08:00etatik 21:00etara, eta martxoaren 18a, ostirala, 08:00etatik 15:00etara.
Proiektuen aurkezpena ostiral arratsaldean egin zen. Talde bakoitzak 15 minutu izan zituen epaimahaiaren aurrean bere proposamena defendatzeko. Honako hauek osatu zuten epaimahaia: katedrako enpresetako kideak eta NUPeko hiru irakasle. Kasu honetan, hauek hartu zuten parte: Iñigo García Colomo, STI NORLAND enpresakoa; Marta Barreras Carracedo, Siemens Gamesa Renewable Energy enpresakoa; Fernando Echeverría Dura, Nordex-Acciona Windpower enpresakoa; David González Lizarraga, Ingeteam Power Technology enpresakoa; Iñigo Cornago Santos, Cener enpresakoa, eta Iker Gómez López, Eosol enpresakoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldetik hauek izan ziren epaimahaikideak: Pablo Sanchis eta David Astrain katedradunak eta Idoia San Martín irakaslea.