Joan eduki nagusira

Gema Mañu Echaidek, María Cristina Lopes Dos Santosek eta Camino Oslé Guerendiainek Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Concepción Arenal saria jaso dute gizarte lanaren esparruan egindako ekarpenagatik eta ibilbide profesionalagatik. Sariak atzo eman ziren, martxoaren 17an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Gizarte Lanaren Nazioarteko Eguna ospatzeko egindako ekitaldi instituzional batean. Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialarekin lankidetzan antolatu zen ekitaldia.

zoom Mesa presidencial

Ekitaldiaren lehendakaritza mahaia. Ezkerretik eskuinera, Lorea Urabayen Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialeko burua; Begoña Pérez Eransus errektoreordea; Maeztu kontseilaria eta Inés Gabari Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

Honako hauek hartu zuten parte ekitaldian: Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordeak, Inés Gabari Gambarte Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Lorea Urabayen Latorre Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialeko buruak. Javier Arza Porras Fakultateko dekanordearen hitzek eman zioten amaiera ekitaldiari. Nazioarteko eguna ospatu da lelo honekin: “Denon artean mundu ekosozial berria eraikitzen inor atzean utzi gabe”.

Sari-banaketa

Honako hauek eman zituzten sariak: Unibertsitateko Soziologiaren eta Gizarte Lanaren Saileko zuzendari eta ICOMMUNITAS ikerketa-institutuko arduradun Juan María Sánchez Prietok eta María Carmen Maeztu Villafranca Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak. Ibilbide profesionalei emandako sariez gainera, Argazkigintzako Concepción Arenal sariak eman zitzaizkien Iara Sebastián Esandi eta Miren Lazpiur Ezenarro Gizarte Laneko Graduko ikasleei.

“XIX. mendearen amaieran, Espainian, feminismoaren eta gizarte lanaren aitzindarietako bati” egindako omenaldia dira Concepción Arenal sariak, Fakultateak jakinarazi duenez.

zoom Premiados, ponentes y asistentes

Sarituak, hizlariak eta ekitaldira bertaratutakoak. Ezkerretik eskuinera, Maria Cristina Lopes (saritua), Begoña Pérez Eransus (errektoreordea), María Carmen Maeztu (Eskubide Sozialetako kontseilaria) eta Gema Mañu (saritua). Camino Oslé sarituak bide telematikoen bidez hartu zuen parte ekitaldian.