Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 31 ikaslek hartu dute parte “Google Hashcode” programazioko nazioarteko lehiaketan. Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak (IITIGMET) antolatutako “hub” baten bidez zentralizatu zen NUPen parte-hartzea. Eskola horrekin lotutako ikasle, irakasle eta pertsona egresatuek hartu zuten parte lehiaketan, bai eta Datuen Zientziako Graduko ikasle talde batek ere (NIBGMET Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikora atxikitako titulazioa). Carlos López Molina eta Mikel Sesma Sara irakasleek prestatu zituzten parte-hartzaile gehienak.
Konpainiak planteatzen duen arazo erreal bati irtenbidea emateko edo optimizatzeko lanarekin lotuta dago lehiaketa. Aurten, zehazki, hau zen aztergaia: nola esleitzen ahal zaizkien pertsonak proiektuei, proiektuak aurrera atera daitezen eta pertsonek esperientziatik ikas dezaten. “Problemaren enuntziatua 18:45ean ematen da ezagutzera, eta 22:30era arte duzu ebazteko, dena egun berean. Esperientzia bizia da, lau ordu baitituzu problema ulertzeko, planteatzeko eta ebazteko”, azaldu du NUPeko parte-hartzaileetako batek. Mundu osoan 8.000 ekipo daude, eta bi-lau pertsonak osatzen dituzte.
Ikasle parte-hartzaileak eta hobekien sailkatuak
Osotara, hamar taldek hartu zuten parte NUP ordezkatuz: Data4Ignorants, Óp-team-os, Sevelinda Forever, Modulverknüpfer ;), RoryTeam, 304 found, MACacOS, Team Rocket, Desde Granada con amor <3 eta Diedro's squad. Horien artean, Datuen Zientziako Graduko ikasleez gainera, baziren Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterreko ikasleak, Ingeniaritza Informatikoko Graduko ikasleak, eta Ingeniaritza Informatikoko Graduko eta Masterreko irakasleak.
NIBGMETeko ikasle parte-hartzaileak, NUPen Eskerretik eskuinera, Javier Aguirre, Miguel Baigorri, Alberto Alonso, Xabier González eta Carlos López Molina irakaslea.
Honako hauek izan ziren hobekien sailkatutako taldeak (horiek osatzen zituzten pertsonak aipatuta): Team Rocket (Javier Armendáriz Silva, Cristian Berner eta Augusto Mauch Goya), Modulverknüpfer ;) (Ruddy Guerrero Álvarez, Osmari Hechavarría Denis eta Marilin Vega León) eta MACacOS (Xabier Cia Valencia, Álvaro Donamaría Solchaga, Luis José Llamas Pérez eta Úrbez Jesús Ramírez Quesada).
NIBGMETen kasuan, Alberto Alonso Beortegui, Javier Aguirre Eraso, Xabier González García eta Miguel Baigorri Iguzquiaguirre izan ziren Carlos López Molina eta Mikel Sesma irakasleek prestatu zituzten ikasleak.