Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 39 ikasle ari dira parte hartzen aurten Unibertsitateko komunitateko kideen espiritu ekintzailea sustatzea helburu duen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXVII. edizioan. Mintegiari hasiera emateko hitzaldia Iñigo Ayerrak eman zuen, NUPeko Industria ingeniari eta IED Electronics enpresaren zuzendari nagusiak, eta gai honi buruz aritu zen: “Espezializazioa, IED enpresaren hazkunderako palanka”.
Mintegiko parte-hartzaileak, hizlariarekin eta arduradunekin batera. Argazkiaren erdian, ezkerretik eskuinera: Iosune Pascual, NUP Fundazioko zuzendari kudeatzailea; Iñigo Ayerra, mintegi hasierako hizlaria; eta Salomé Goñi, mintegiko zuzendaria.
Mintegian, enpresetako ospe handiko profesionalek hitzaldiak emanen dituzte Unibertsitateko komunitatean espiritu ekintzailea sustatzeko helburuarekin. Izan ere, topagune bat sortu nahi da izaera berritzailea izateagatik eta enpresa-ehunari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren hainbat sektoretako profesionalekin.
Zikloko gainerako saioak honako hauek emanen dituzte: Aída Loperena, Smart Comfort-en sortzailea eta ANAITeko kidea; Joaquín Ancín, ACCIONAko Ingeniaritzako eta Eraikuntzako zuzendaria; Juan Miguel Floristán, Vega Mayor-eko (Florette Ibérica) sortzailea eta zuzendari nagusi ohia; Yolanda Zubilaga, Giza Baliabideen kudeaketaren arloko aholkularia eta talentuan aditua; eta José Mari Iribarren, Bidealde Zentro Soziosanitarioko zuzendaria.
Salomé Goñi Legaz NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak zuzentzen du Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegia, eta NUP Fundazioak kudeatzen du. Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren Ikasleen Laneratzea Hobetzeko eta Ekintzailetza Sustatzeko Plan Integralaren barnean dago ekimena.
Edizio honetako ikasleak
Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren edizio honetan, Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitzeko eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleak ari dira parte hartzen, bai eta gradu hauetako ikasleak ere: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia, Industria Teknologietako Ingeniaritza, Bioteknologia, Zientziak, Datuen Zientzia, eta Nekazaritzako Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, eta, orobat, Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Unibertsitateko Adituko ikasleak.
Honako hauek dira ikasle parte-hartzaileak: Ana María Abascal de Orte, Matthew Alen van den Eynden, Saioa Algarra Esarte, Marta Arce Martínez, Andrés Armendáriz Ferrández, Idoia Artoleta Arrizabalaga, Luis Blesa Chiralt, Stephanie Castellanos Ramos, Agustín Sebastián Contreras Muñoz, José Eduardo Cumbicus Torres, Marta Delfa Silvestre, Julegnis Díaz Lopez, Xabier Echeverría Hermoso, Beatriz Erdociáin Azcona, Xabier Garaikoetxea Orla, Mikel García Amez, Jessica González Biojo, Amaya González Sola, Leyre Gordo Archanco, Elisa Irujo Izcue, Alejandro Izuriaga García, Leyre Laura Larraya Marco, Daniel los Santos Rivas, Jorge Lozano Gasca, Carlos Marco Rodriguez, Roberto Marcos Durán, Sindy Kerly Márquez Cherres, Carlos Martín Sanchez, Sergio Martínez Turnes, Sara Miguez Irigoyen, Ana Morte Costea, Irene Ospino Cardona, María Oteiza Garde, Álex Pascual Cid, Nerea Pena Hualde, Alejandro Pedro Pérez Hermoso, Luisa Fernanda Ramírez Pinchao, Walid Rhaouate eta Daniel Sola Pérez.