Joan eduki nagusira

Zientziaren Asteak dibulgazio-ekitaldia dela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) jarduera-programazio bat diseinatu du, besteak beste, hitzaldiak, antzerkia, bisitak eta erakusketak barne hartzen dituena, zeina azaroaren 19ra arte egingo baita. NUPek prestatutako Zientziaren Asteen programa osoa Unibertsitatearen webgunean kontsultatzen ahal da eta Nafarroako Zientziaren Asteetan parte hartzen duten instituzio guztiek prestatutako jarduerak, zeinak gaur goizean Iruñeko Planetarioan aurkeztu baitituzte, berariaz prestatutako webgunean kontsultatzen ahal dira. 

NUPek prestatutako jarduerak bihar, azaroak 9, hasiko dira Jocelyn Bell Burnell Ipar Irlandako astrofisikariaren hitzaldiarekin. ,Jocelyn Bell Burnellek pulsareak aurkitu zituen, beste batzuekin batera, eta Unibertsitateko irrati-teleskopioak bere izena izango du. Saioa 11:00etan hasiko da Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan, non presentzialki edo  NUPek YouTube-n duen Kultura eta Dibulgazio kanalaren bidez jarraitzen ahalko baita. 

zoom Cientificas

“Nik zientzialaria izan nahi dut" antzezlanaren irudi bat, zeina Planetarioan jokatuko baita Zientziaren Asteetan.

Bihar, asteartea, hilak 9, 18:30ean, Liburutegian, honako hitzaldi hau emango dute María Napal, Maribel Zudaire eta Irantzu Úriz NUPeko Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakasleek: “Nola irakatsi zientziak beste modu batera  inklusiboagoak izan daitezen”. Saio hau, sarrera librearekin, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako jarduneko irakasleentzat eta Unibertsitateko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Unibertsitate Masterreko ikasleentzat da. 

Bestalde, azaroaren 10ean, asteazkena, 18:00etan, Iruñeko Planetarioan, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren ikasketa amaierako lanetako posterren III. Lehiaketako sariak banatuko dira. Ondoren “Emakumeak enpresetan eta zentro teknologikoetan” mahai-ingurua egingo da, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren jardunaldien barnean. Ekitaldia lehen aipatutako Youtubeko kanalaren bidez ere jarraitzen ahalko da.

Zientziazko ibilaldiak, antzerkia eta “Hiru minutuan" lehiaketa 

Bestalde, azaroaren 13an, larunbata, honako jarduera hau egingo da: “Zientziazko ibilaldiak. Jar itzazu zure geobetaurrekoak! Nolako sekretuak gordetzen ditu hiriak?”. Francisco Javier Sanz NUPeko geologo eta irakaslea izango da gidaria. Toki kopurua mugatua da eta bertaratzeko aurretiaz izena eman behar da. 

Azaroaren 16an, “Nik zientzialaria izan nahi dut" antzezlana” jokatuko dute Unibertsitateko irakasleek Iruñeko Planetarioan. Dagoeneko ez dago tokirik. 

Azaroaren 18an, 19:00etan, Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan, “3 minutuan” dibulgazio lehiaketaren finala jokatuko da, eta ikasleek ikasketen amaierako lanak defendatuko dituzte ezarritako epe horretan. 

Eduki zientifikoko erakusketa gidatuak

Azkenik, azaroan unibertsitatean izango diren erakusketa zientifikoak aipatu behar dira. Horietan lehena “Argiaren mirariak” izenekoa da, Javier Osés Martínez de Zúñiga NUPeko doktore eta ingeniariarena, Asociación de la Industria Navarra (AIN) elkartearen babesarekin egina eta Sarion egongo dena azaroaren 12ra arte. Bisita gidatuak egingo dira azaroaren 11n eta 12an, 18:00etan eta 16:30ean, hurrenez hurren. 

Horretaz gainera, Magnoliak eraikinean azaroaren 30era arte bisitatzen ahalko da EISCI erakusketa: erakusketa ibiltaria, herritarrak sentsibilizatzeko Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) duten ikasleen inklusioari buruz. ASSANA ikerketa-taldeak egin du (Osasunari eta Naturari aplikatutako Ikaskuntza Esanguratsua). Azaroaren 15ean, 11:00etan, Joaquín Sevilla katedradunak “Ikuspegia. Atzera begira. Begirada perspektibarekin koronabirus-garaietan” erakusketa azalduko du, zeina NUPeko Ezkien pasealekuan baitago.

Bestalde, azaroaren 17an, 11:00etan, Antonio Pérez Prados NUPeko Estatistikako eta Ikerketa Operatiboko katedradunak bisita gidatua egingo du Sarioko “Kalkulua. Abakotik konputaziora” erakusketa iraunkorrera. Azkenik, azaroaren 16tik 19ra, funtzionamenduan ikusten ahalko da instalazio hau: “Jaulab. Soinu murgilgarria