Nafarroako Doktoretza Eskolak (NADOE) “NUPeko Enpresari eta Doktore Egresatuen II. Topaketa: enpresa-arloko aukerak” izeneko jardunaldia antolatu du doktoretza-programekin zerikusia duten doktore, doktoregai, enpresa, irakasle, ikertzaile eta profesionalentzat. Topaketa urriaren 27an eginen da, asteazkena, 16:30etik 19:00etara, Sario eraikinaren lorategiko karpan, eta Ramón Gonzalo errektoreak inauguratuko du.
Mercedes Sánchez García Nafarroako Doktoretza Eskolako zuzendariak jardunaldia aurkeztu ondoren, Javier Vidorreta Salillas NUPeko Gizarte Kontseiluko buruak hartuko du hitza, eta doktoretzako prestakuntzan laguntzearren enpresek zer aukera dituzten azalduko du.
17:00etan, jardunaldira gonbidatutako aditu bat mintzatuko da: María Zubeldia Oxfordeko Unibertsitateko Ekintzailetza Zentroko zuzendaria, zeinak “Doktoreen eginkizuna berrikuntzako ekosistemetan: Oxfordeko ekosistemaren ikuspegia” gaia izanen baitu hizpide.
Gero, mahai-inguru bat eginen dute zenbait enpresarik Patxi Arregui Ikerketako errektoreordeak moderatuta: “Doktoretza industriala eta beste tresna batzuk enpresak eta doktoretza lotzeko”. Mahai-inguru horretan, Leyre Ruete Eversens enpresako zuzendari exekutiboak, Marta Barreras Siemens Gamesako Moduluko ingeniari nagusiak eta Guilermo Bea Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko Energiako I+Gko ataleko buruak hartuko dute parte.
Azkeneko mahai-ingurua (18: 15ean) “Ekintzailetza Unibertsitatetik” gaiaren ingurukoa izanen da, eta NUPeko doktore egresatuak izanen dira protagonista. Paula Anzola NUPeko Ekintzailetza Arloko zuzendariak moderatuko du, eta Mikel Galar Neuraptic enpresaren sortzaileetako bat, Itziar Maestrojuan Anteraleko zuzendari exekutiboa eta Marisol Gómez Movalsys enpresako Ikerketa Arloko arduraduna mintzatuko dira.
Topaketari bukaera emateko, otamena eta networking aukerak izanen dituzte parte-hartzaileek.