Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Enplegurako eta Ekintzailetzarako XIV. Topaketa antolatu du bere fundazioaren bidez. Presentziala izanen da berriz ere aurtengo edizioa, eta urriaren 27an eginen da, Sario eraikinean. Izena emateko epea zabalik dago, eta aukera dago urriaren 25ean eta 26an online eginen diren jardueretan ere parte hartzeko.

zoom EncuentroEmpleo

Presentzialki egin zen azkeneko topaketako argazki bat.

Orain arte, 56 enpresa eta erakundek baieztatu dute erakusketa-standak jarriko dituztela. Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzua da babeslea, eta topaketaren helburua da harremanetan jartzea unibertsitateko prestakuntzadun profesionalen beharrean dauden erakundeak eta lan bila dabiltzan gazteak edo enpresetan lehenbiziko esperientzia izan nahi dutenak. Sario eraikinean eginen da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:00etara. Doakoa da, baina erregistratu egin behar da, aforoa kontrolatu behar baita.

Gainera, panel profesionalak eginen dituzte, jakitera ematearren enpresa eta entitateak zeren bila ibiltzen diren hautaketa-prozesuetan, eta enpresetako langile-hautatzaileek elkarrizketa espresak ere eginen dituzte, hamar minitukoak.

Errealitate birtualeko desafioa

Edizio honetako beste berritasun bat errealitate birtualeko desafioa da, laneko gaitasunetan eta talentua garatzekoetan entrenatzeko proba bat alegia. Egoera jakin batean birtualki murgilduz ikasteko modu bat da. Errealitate birtualari esker, parte-hartzaileek zenbait desafiori egin beharko diete aurre, eta hala landuko dituzte nork bere buruarekiko konfiantza, proaktibitatea, aldaketetara egokitzeko gaitasuna, automotibazioa, lider izateko jarrera, plangintza funtzionala, emaitzei begirako ikuspegia, talde-lana, saiatua izateko eta diziplina edukitzeko gaitasuna, pentsaera berritzailea eta errekurtsibitatea.

Misio bat erdietsi beharko dute bost laguneko taldeetan: “Eraztuna 7” izeneko espazio-ontzian egonen dira, eta kondizio onetan eduki behar dute espazio-ontzia elkarlanean arituz. Esperientzia bukatutakoan ikusiko dute zer helburu bete dituen eta, beraz, nolako emaitza lortu duen taldeak. Gero, kanpoko ebaluatzaile batek emaitzak aztertu, eta txosten bat eginen dio parte-hartzaile bakoitzari harentzako gomendioekin eta ekintza-plan batekin.