Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko III. Jardunaldiak eginen ditu urriaren 20tik azaroaren 10era bitartean, Iruñeko planetarioan garatuko den jarduera-programa batekin. Badago modua "online" ere ikusteko NUPen YouTuben kulturarako eta zabalkuntzarako duen kanalean.
Itziar Maestrojuán, NUPeko ekitaldi instituzional batean. Hark emanen duEmakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko III. Jardunaldien lehenbiziko hitzaldia.
Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak antolatu du, eta jarduerak asteazkenean hasiko dira, urriak 20, Itziar Maestrojuán Biurrun Telekomunikazioetako ingeniari eta doktoreak emanen duen hitzaldiarekin. Itziar NUPen egin zituen gradua eta doktoretza, eta Anteral Unibertsitateko spin-off-eko CEO ere bada. Ondoren, urriaren 27an, asteazkena, ingeniari informatiko eta Globoko product manager den Marta Luis Burgueteren hitzaldia izanen da: "Mamá, de mayor quiero ser artista product manager.
Mahai-inguruak eta poster lehiaketa
Bestalde, azaroaren 3an eta 10ean, 19:00etatik aurrera, mahai-inguru bana izanen da. Lehenbizikoan, “Jóvenes promesas de la ingeniería. ¿Cómo te las imaginas?” Amaia Garacochea Sáezek hitz eginen du (Ingeniaritzako gradua ikasia NUPen), Sonia Elizondo Martínezek (Ingeniaritza Informatikoko gradua ikasia NUPen eta orain prestakuntzaldian den ikertzailea), Marta Melero Fragok (Ingeniaritzako gradua ikasia NUPen) eta Ana Ruiz Ilundainek (NUPeko Industria Ingeniaritzako Masterra egindakoa). Horiek guztiak izan dira sarituak Unibertsitateak antolatutako zenbait lehiaketa edo antzeko jardueratan egindako ikasketa-amaierako lanengatik.
Azaroaren 10eko mahai-inguruak, bestalde, emakumeek zentro teknologikoetan duten presentziari heldu dio. Bertan, hauek hartuko dute parte: Rebeca Bueno López (AIN), Cecilia Wolluschek (AMEDNA), María Razquin Archel (Ingeteam), Maruxa Arana (Aditech) eta Marian Ruiz Lara (STI Norland). Solasaldia baino lehen, 18:00etan, Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko Ikasketen Amaierako Lanen III. Poster Lehiaketaren sariak banatuko dira.