Maite Barguilla Sanclaudio eta Amaya Tanco Latienda Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programako laugarren mailako ikasleak dira, eta “Unibertsitateko aditua familia-enpresaren kudeaketan” izeneko titulu berekiko ikasketa amaierako lanik hoberenaren II. Saria irabazi dute. Haien lana honako hau da: “Badago giza baliabideen jarduerarik edo ezarritako protokolorik familiakoak ez diren langileak familia-enpresarekin lotzeko?” Sariketa Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Familia Enpresaren Katedrak sustatu du eta Enpresa Familiarren Kudeaketako titulu berekikoko ikasleei zuzenduta dago. Sariak banatzeko ekitaldia irailean izanen da.
Irabazi duen lanean nabarmenak dira originaltasuna, gaiaren azterketaren sakontasuna, inplikazio praktikoak eta ikerketarako ekarpenak. Egileek azaltzen duten moduan, irabazi duen lanaren helburua –300 euroko diru-zuzkidura jasoko du lanak– familiakoak ez diren langileak afektiboki familia-enpresa barruan lotzeko garaian jarduera egokienak eta ez hain egokiak aurkitzea da. “Azterketa hori gauzatzeko, erabaki genuen langile baten ohiko ibilbidea jarraitzea haren lan bizitzan zehar. Gainera, Nafarroako zenbait familia-enpresa aztertu ditugu, giza baliabideen politika horiek nola ezarri diren ikusteko eta azterketa konparatiboa egiteko, eta, horrenbestez, beste familia-enpresa batzuei laguntzeko langileekiko lotura lortzen.”
Bigarrena Patricia Loza Lacalle izan da , 200 euro jasoko ditu eta bere lana honako hau da: “Errioxako elikagaien sektoreko familia-enpresak versus Armando Loza Alonso S.A.”. Familia-enpresek ekonomian duten garrantzi handiak bultzatuta, lan honetan egileak helburu bikoitza finkatu zuen: batetik, Errioxan elikagaien sektoreko familia-enpresen ekonomia eta finantzak aztertzea, propietateei eta Administrazio Kontseiluari dagokienez; eta bestetik, behin Amando Loza Alonso S.A familia-enpresaren jarduera nagusia garatzeko erabiltzen duen ingurunea ezagututa (hestebeteen eta urdaiazpikoen ekoizpena eta banaketa), Errioxako elikagaien sektoreetako gainerako enpresekin konparazio bat egitea.
Azkenik, hirugarren saria 100 eurokoa da, “Family office” deitzen da eta Víctor Arcos Mañas, Pablo Garde Labairu eta Mario Oliver Rodríguezek aurkeztu dute. Azaltzen duten moduan, “family office”-ak ondasun handia duten eta sortzen dituzten ondasunak mugitzeko modu bat aurkitu behar duten familia-enpresetan garrantzia handiko tresnak dira, diru hori mugitzeko zorro dibertsifikatuak sortu ahal izateko eta gizartean balioa sortzen jarrai dezaten. “Oso informazio gutxi dago ondasun handiko enpresei zuzendutako ondare-kudeaketa eredu horiei buruz –adierazi dute–, eta horren arrazoi nagusia gardentasun falta da, familiako kide asko baitituzte enpresan. Ez dira existitzen “family office” zehatz eta perfektuak, “family office” bakoitzak berezitasunak ditu eta hori da, hain zuzen ere, haien ezaugarri positiboena.”
![zoom](http://www.unavarra.es/img/bt.zoom.png)
![Victor Arcos y Pablo Garde](https://www2.unavarra.es/gesadj/seccionActualidad/Fotos-Notas-Prensa/2021/07/15/3-Victor-Arcos-Pablo-Garde-interior.jpg)
Víctor Arcos (ezkerrean) eta Pablo Garde, Mario Oliverrekin batera hirugarren tokian sailkatutako lanaren egilekideak
Familia-enpresaren kudeaketako titulu berekia zeharkako prestakuntza bat da eta enpresa-familien berezitasunetan dago espezializatua. Haien helburua ikasleen prestakuntza osatzea da eta horretarako prestakuntza berezitua eskaintzen dute, mota horretako enpresek zuzendaritzarako eta kudeaketarako gaitasun espezifikoak garatu ditzaten.
Epaimahaiaren osaera
Honako hauek osatu dute sariak emateaz arduratu den epaimahaia: Francisco Esparza Unsain, Nafarroako Familia Enpresaren Garapenerako Elkarteko zuzendaria (ADEFAN); Lucía Garcés Galdeano Enpresen Kudeaketa Saileko irakaslea eta NUPeko Familia Enpresaren Katedraren zuzendaria; Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano, Zuzenbide saileko irakaslea eta Familia Enpresaren Kudeaketa Titulu Berekiaren zuzendaria; Ana Lucía Caicedo, NUPeko Enpresen Kudeaketa saileko kidea; eta Ricardo Goñi Leranoz, Rural Kutxako Harreman Instituzionalen zuzendaria.