Joan eduki nagusira

2019-2020 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) graduko espediente onenak zituzten 28 ikasleek eta masterreko espediente onenak zituzten 9 ikasleek joan den larunbatean, uztailak 3, jaso zituzten sariak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan egindako ekitaldi instituzional batean. Ekitaldian parte hartu zuten, halaber, 2018-2019 ikasturtean arrazoi beragatik saritutako ikasleek (osotara 26 ziren graduan eta 12 masterrean), aurreko urtean ez baitzen dagokion ekitaldia egin osasun egoera zela eta.

zoom Saridunen taldeko argazkia

Saridunen taldeko argazkia Ramón Gonzalo errektorearekin eta Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordearekin batera

Ramón Gonzalo NUPeko errektorea eta Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea izan ziren ekitaldiaren buru. David Garciandía Igal (Iruñea, 1996) saridunak egin zuen hitzaldia saritutakoen izenean. Egresatu bikoitza da Enpresen Administrazioan eta Zuzenbidean, eta Nazioarteko Politikako eta Ikasketetako Ikerketa Masterra amaitu du Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) Areces Fundazioaren beka baten bidez.

Ikasturte bakoitzeko espediente onenak

2019-2020 ikasturtean, fakultate eta eskola guztietatik, graduko espedienterik onena Xabier Moriana Armendárizek izan zuen (Ekonomiako Gradua); masterrekoa, berriz, Karen Valencia Navascuések (Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterra, ERP).

2018-2019 ikasturtean, fakultate eta eskola guztietatik, graduko espedienterik onena Ander Loyola Sergiok izan zuen (Zuzenbideko Gradua); masterrekoa, berriz, David Elizondo Martínezek (Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra).

Espediente onenaren saria300 eurokoa da ikasle bakoitzarentzat, eta NUPek ofizioz ematen die ikasketen batezbesteko kalifikazioa 8 edo altuagoa duten ikasleei, bai graduan eta bai masterrean. Unibertsitateak sari kopuru jakin bat ezartzen du titulazio bakoitzeko. Saria irabazi izana ikasleen espediente akademikoan eta Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da.
 

Estudiantes con mejores expedientes del curso 2019-20 Estudiantes con mejores expedientes del curso 2019-20
Un momento del acto institucional, celebrado en el aula Fernando Remacha del edificio El Sario Un momento del acto institucional, celebrado en el aula Fernando Remacha del edificio El Sario
David Garciandía, durante su discurso David Garciandía, durante su discurso
Estudiantes con mejores expedientes de grado en el curso 2018-19 Estudiantes con mejores expedientes de grado en el curso 2018-19
1 / 2
Mejores expedientes