Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) amaiera eman dio Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren bidez antolatu duen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXVI. edizioari. Espiritu ekintzailea sustatzea da ekimenaren xedea. Aurten, graduko eta masterreko 33 ikaslek hartu dute parte, eta zenbait topaketa egin dituzte enpresetako profesionalekin.


Ikasle parte-hartzaileak. Lehen lerroan, erdian, ezkerretik eskuinera, Salomé Goñi, Cristina Bayona eta Santiago Sala
Santiago Sala González Apex Taldearen zuzendari nagusia izan zen amaiera ekitaldian (duela 40 urtetik patata frijituak eta aperitiboak egiten eta merkaturatzen ditu), eta “Grupo Apex, crecer en la adversidad” hitzaldia eman zuen. Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak eta Salomé Goñi Legaz NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasle eta programaren zuzendariak ere hartu zuten parte.
Espiritu ekintzailea sustatzea
Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren bidez, topagune bat sortu nahi da graduetako ikasleentzat eta beren izaera berritzaileagatik eta enpresa-sareari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren enpresa-zuzendarientzat. Gainera, zenbait sektoretako enpresarien eta profesionalen esperientziak ematen dira ezagutzera, eta harremanetan jartzen dira ikasleak eta enpresari eta zuzendariak.
Ikasleak graduko hiru titulaziotakoak (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia, eta Industria Teknologietako Ingeniaritza) eta master batekoak dira (Enpresen Zuzendaritza).
Ikasle parte-hartzaileak
NUPeko Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren aurtengo edizioan, ikasle hauek hartu dute parte: Nerea Ariz Alquegui, Íñigo Ayesa Lázaro, David Azcona Aizcorbe, Andrés Felipe Barrios Jaso, Olaia Belzunce Zuza, Mateo Carvajal López, Ángela Cassano Anuseski, Juan Chacón Rodriguez, Ana De Miguel Perez, Erika Karina Estrada Quintero, Natalia Fernández Roca Baquero, Alberto Garces Garcia, Íñigo Garcia Arbizu, Rubén González Azcárate, Santiago Gutiérrez Sádaba, Sofia Irigoyen Lacave, Mario López Langas, Mikel Marina Aquerreta, Lucas Fermín Monreal Ciáurriz, Rubén Moreno Rodríguez, Alisson Daniela Orjuela Coredia, Marina Otazu Redín, Jorge Puyuelo Roy, Walker Martín Rodríguez Costa, Kevin Ruales Barahona, Pablo Sebastián Artegui, Artur Steblak, Tudor Stegaru, Rubén Tabuenca Ustárroz, Jon Tellería Salegui, Jon Ugarteburu Gabilondo, Borja Unzué Urdániz eta Daniele Vagner de Oliveira.