Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Ikasketen Amaierako Aparteko Saria eman die ikasketak 2019-2020 ikasturtean bukatu zituzten graduko 28 ikasleri eta masterreko 9ri. Ikasketen batez besteko kalifikazioa 8 edo altuagoa dutela egiaztatzen duten ikasleei ofizioz ematen die NUPek 300 euroko saria. Unibertsitateak sari kopuru jakin bat ezartzen du titulazio bakoitzeko. Saria irabazi izana ikasleen espediente akademikoan eta Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da. 

zoom Xabier Moriana

Xabier Moriana Armendáriz, graduko espedienterik onena duen ikaslea.

Fakultate eta eskola guztietatik, graduko espedienterik onena Xabier Moriana Armendáizek izan du (Ekonomiako Gradua); masterrekoa, berriz, Karen Valencia Navascuések (Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterra, ERP). 

zoom Karen Valencia

Karen Valencia Navascués, masterreko espedienterik onena duena.

Graduko gainerako espediente onenak honako ikasle hauenak izan dira: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Íñigo de Juan Razquin, Ana Chivite Monleón, Laura Martín Lizaso eta Damaris Millán Bernal (denak ere Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradukoak). Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Irati Aristorena Zarauz eta Leyre Díez Irigoyen (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), Elisa Sotés Echarri, Irene Caballero Aldunate, Laura Unanua Aznárez eta Desiree Ramírez Pasabán (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), Silvia Cañada Erburu (Soziologia Aplikatuko Gradua) eta María Paulina Ortiz Jaramillo (Gizarte Laneko Gradua). 

Zientzia Juridikoen Fakultateari dagokionez, David Garciandía Igal eta Íñigo de Carlos Artajo (Zuzenbideko Gradua) eta Leyre Pérez Rivera (Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua).

Ingeniaritzak eta Osasun Zientziak

Bestalde, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko espedienterik onenak honako ikasle hauenak dira: Miriam Monreal Garagalza (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua) eta Marina Carmen Otal Abinzano (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua). 

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan, hauek irabazi dute saria: Mikel Muguiro Mariñelarena (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua), David Orgambide Sagardoy (Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua), Carlos Lumbreras Sádaba (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Daniel Aldaz Burgoa eta Gabriel Arangoa Altuna (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Pablo Ospino Sánchez (Ingeniaritza Informatikoko Gradua) eta Marcos Garín García (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua). 

Osasun Zientzien Fakultateko saridunak, berriz, María Angós Moreno eta Sheila Valencia Baquedano (Erizaintzako Gradua) eta Beatriz Prades Martínez (Fisioterapiako Gradua) izan dira.

Unibertsitate masterretako saridunak

Unibertsitate masterrei dagokienez, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko espedienterik onenak Garazi Mendióroz Armendáriz, Anita Hell eta Haizea Sánchez Monreal ikasleenak izan dira (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra). Zientzia Juridikoen Fakultatean, Esther Marcos Rodríguez (Abokatutzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra) eta Meritxell Gago Jansa ikasleena (Lan Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterra).

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko masterreko nota onena Marina Urra Rodríguezek atera du (Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra); Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan, aldiz, Natalia Armendáriz Eizaguirrek (Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra). 

Azkenik, Osasun Zientzien Fakultateko Lorca Fernández Fornék ere jaso du saria (Osasun Publikoko Unibertsitate Masterra).