Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko ikasle izanik, ikasketa amaierako lana 2020-2021 ikasturtean egiten dutenek, 4.0 Industria Katedraren gradu amaierako lanik onenaren sarira aurkezten ahal dute beren burua.  

zoom Cátedra4.0

Ikasleak ikasgelan, ordenagailuekin lan egiten.

Gai hauetakoren bati buruzkoak izan behar dira proiektuak: fabrikazio aurreratua, industria diseinua, “big data”, automatizazioa eta robotika, eta efizientzia energetikoa. Deialdia Unibertsitateak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra) sustatu dute, eta saria 2.000 eurokoa da. Aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. 

Deialdiaren oinarrien artean daude sarietara aurkezten diren lanen defentsa publikoa egiteko betebeharra eta Elkargoan akreditatu beharra. Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude ikusgai oinarri osoak. 

4.0 Industria Katedra 

NUPen eta CITI Navarra elkargoaren 4.0 Industria Katedrak honako helburu hauek ditu: bi erakundeen arteko lankidetza garatzea; ikerketa aurreratua sortzea, mundu akademikoa eta enpresa mundua integratzeko aukera emanen duena; ikasleen eta profesionalen prestakuntza praktikoa eta nazioarteko garapena bultzatzea; eta unibertsitate hedapeneko jarduerak babestea, hala nola kultura-, kirol- edo gizarte-arlokoak. 

4.0 Industria Katedra sortzeko sinatutako hitzarmenaren bidez, jarduera bateratuak garatu nahi dira, hala nola ikerketa-proiektuak, doktoretza-tesiak eta gradu amaierako lanak, etengabeko prestakuntza elkargoko profesionalentzat, ikasleen praktikak enpresetan edo unibertsitateko ikasleen bisitak ekoizpen-zentroetara. Sari horietaz aparte, tituludun berrien laneratzea errazten da, bai eta elkargoarekin harremana duten Estatu Batuetako unibertsitateekin trukeak egitea ere (Alabama, Aurburn, Clemson eta Kentucky).