Stanfordeko Unibertsitatearen (AEB) azterlan batek munduko 7 milioi zientzialari onenen % 2ren artean sailkatu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) hamabost ikertzaile. PlosBiology aldizkarian argitaratu dute sailkapena, eta Scopus datu-basearen informazioan oinarrituta dago; izan ere, zientzialariak ebaluatzeko, haiei buruzko aipamenek zenbateko inpaktua duten hartzen du kontuan.
Ezkerretik eskuinera, Iñigo Lasa, Antonio López, Francisco Falcone, Miguel Beruete, Alfonso Carlosena, Mikel Izquierdo, Alayn Loayssa, Ignacio Del Villar, Manuel López-Amo, Pablo Sanchis, Francisco Javier Arregui, Humberto Bustince eta Andoni Gil
Bi sailkapen egin dituzte Stanfordeko Unibertsitatearen azterlanean: sailkapen baten irizpidea da zientzialarien ikerketak zenbatetan aipatu diren beren ikerketa-karrera osoan; bigarrenarena, berriz, 2019an zenbatetan aipatu diren. Lehenbiziko sailkapenean, karrera osoari buruzkoan, NUPeko 15 ikertzaile daude; 2019koan, aldiz, hogeita bost.
Hona hemen nor diren NUPeko 15 ikertzaile horiek eta zein jakintza-arlotakoak diren, alfabetoaren ordenan: Francisco Javier Arregui San Martín (Teknologia Elektronikoa), Miguel Beruete Díaz (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak), Humberto Bustince Sola (Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala), Alfonso Carlosena García (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak), Federico J. Castillo Martínez (Ekologia), Ignacio Del Villar Fernández (Teknologia Elektronikoa), Francisco Falcone Lanas (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak), Andoni Gil Bravo, (Ingeniaritza Kimikoa), Mikel Izquierdo Redín (Fisioterapia), Iñigo Lasa Uzcudun, (Microbiología), Alayn Loayssa Lasa (Teknologia Elektronikoa), Manuel López-Amo Sainz (Teknologia Elektronikoa), Antonio López Martín (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak), Carmelo Luis Pérez (Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza) eta Pablo Sanchis Gúrpide (Ingeniaritza Elektrikoa).
Horiez gainera, honako ikertzaile hauek dira 2019ko sailkapenean daudenak: José Antonio Aguilera Andonaga (Fisika Aplikatua), Carlos Aragón Garbizu (Fisika Aplikatua), Juan Antonio Blanco Vaca (Ekologia), Roberto Ezcurra Orayen (Ekonomia Aplikatua), Mikel Galar Idoate (Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala), Antonio García-Hermoso (Gorputz Hezkuntza), Iñigo Liberal Olleta (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak), Jesús López Taberna (Ingeniaritza Elektrikoa), Luis Marroyo Palomo (Ingeniaritza Elektrikoa), Asier Marzo Pérez (Lengoaia eta Sistema Informatikoak), Robinson Ramírez Velez (Fisioterapia) eta Alfredo Ursua Rubio (Ingeniaritza Elektrikoa).