Joan eduki nagusira

Sergio García Magariño Soziologiako doktore eta hezkuntza eta garapen sozialean adituak “Cronología de una pandemia. ¿Puede tornarse la crisis en oportunidad?” izeneko liburua idatzi du. Sindiéresis argitaletxeak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreraturako Institutuak argitaratu dute elkarlanean. 

zoom Sergio García

Sergio García Magariño ikertzailea NUPen.

Liburuan, Covid-19aren pandemia hasi zenetik komunikabide orokor eta espezializatuetan argitaratu dituen gogoetak biltzen ditu ikertzaileak, kronologikoki sailkatuta. Ikertzailearen esanetan, asmo bera dute testu guztiek, hots, “antolamendu politiko, ekonomiko eta sozialeko eredu alternatibo, bideragarri eta eraginkorragoak bilatzea”, agerian gelditu baita oraingo ereduek “akats handiak dituztela”. “Aldaketa sakonak egin ezean etor zitekeen guztiaren sinboloa zirudien COVID-19ak, eta komunikabideek ahotsa eman zieten eztabaida nagusitik baztertuak zeudenei eta ikuspegi berritzaileei, esate baterako integrazio globalari, komunitatea elkarri laguntzeko gune izateari, familiari, teknologiari eta antzeko gaiei”, adierazi du idazleak.

Sergio García Magariñoren curriculum laburra 

Sergio García Magariño Jakintzarako, Gobernantzarako eta Garapen Globalerako Institutuaren zuzendaria eta fundatzaileetako bat da, eta koordinatzaile aritu da zortzi urtez Espainiako Bahá'í Komunitatearen Gai Publikoetarako Bulegoan. Ikertzailearen ikerketa-lerroetako batzuk bortizkeriazko erradikalizazio-prozesuak, gobernantza oneko mekanismoak, segurtasun kolektiboa, garapen sozial eta ekonomikoa eta zientziaren eta erlijioaren soziologiarekin lotutako zenbait gai dira. “Entreletras”, “Periodista Digital” eta “Actualidad RT” aldizkari kulturaletan idazten du maiz. Dibulgazio-plataforma batzuetan ere egiten ditu kolaborazioak, besteak beste “The Global World” eta “The Conversation” plataformetan, baita “El Obrero” argitalpenean ere. Tarteka, “El País”, “ABC” eta “Diario de Córdoba” egunkarietan ere idazten ditu artikuluak.