Joan eduki nagusira

Joanes Etxegoien Iriarte Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako egresatua da, eta Patricia Alegria Cía erakunde bereko Industria Ingeniaritzako Masterrekoa. Rural Kutxak ekintzailetzako proiektua duten Ikasketa Amaierako Lanei ematen dizkien sarien irabazle gertatu dira, gradu eta master kategorietan, hurrenez hurren. Aurten, gainera, COVID-19aren kontrako borrokan konponbideak aterabideak ekarriko dituzten ekimenetarako sari berezi bat eman da. Ana Ruiz Ilundainek lortu du (Industria Ingeniaritzako Masterra egin du NUPen).  

zoom Emprendimiento

Ekintzailetzako proiektua duten Ikasketen Amaierako Lanetarako Rural Kutxa sarien IV. edizioko parte-hartzaileak eta sarituak. Lehenbizi, epaimahaikideak. Ezkerretik eskuinera. Lucía Nieto (LUCE-CEIN), Iosune Pascual (Unibertsitate-Gizarte Fundazioko kudeatzailea), Ricardo Goñi (Rural Kutxa), Cristina Bayona errektoreordea eta Javier Vidorreta, Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko burua. Gonzalo Soto falta da, Rural Kutxak epaimahain izan zuen kidea.

 

Sariak Unibertsitateak antolatuak dira, IkasleIkasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren bitartez, Nafarroako Rural Kutxaren laguntzarekin. Lehenbiziko saria 1.000 eurokoa da kategoria bakoitzean (gradua, masterra eta COVID-19a), eta 500 eurokoa bigarren gelditu direnentzat. 

Lanen izenburuak eta bigarren sailkatuak

Joanes Etxegoienen lanaren izenburua honako hau da: "Esnetarako behi-azienden ustiategi bateko hondakin organikoen digestio anaerobioaren bidez autohornikuntzarako energia sortzeko aukeraren azterketa eta analisia". Patricia Alegriarena, aldiz, hau: "Sorgailu termoelektriko baten diseinua, analisia eta optimizazioa, jatorri bolkanikoko bero geotermikoaren bidez". Bestalde, hau da Ana Ruizen lanaren izenburua: "Beroaren berreskurapenaren bidezko aireztapen-sistemen Biosmar Kontrola".

zoom Emprendimiento2

Joanes Etxegoien, graduko irabazlea.

 

Graduan bigarren sailkatuak Aitor Biurrun Beaumont (Industria Teknologietako Ingeniaritzako Gradua) eta Julen Vallejo Alonso (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua) izan dira, hurrenez hurren, lan hauengatik: "Galeo Enrollables enpresarentzat Gauzen Internetean oinarritutako irtenbide baten diseinua eta inplementazioa" eta "DENOK rokodromo egokitua". Masterrari dagokionez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Masterreko Nerea Soto Urizen lanari eman zaio bigarren saria: "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Arkeologia ikasteko proposamen didaktikoa".

zoom Emprendimiento3

Patricia Alegría, masterreko irabazlea.

Ekintzailetzaren sustapena gizartearen motor gisa

Unibertsitateak, deialdiaren bitartez, oinarrietan jasoa dagoenez, hau bilatzen du: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen ekintzailetzaren alderdi desberdinak aintzatestea, baldin eta Ikasketa Amaierako Lanen bitartez enpresa-proiektuak bultzatu badituzte edo produktu edo zerbitzu berriak proposatu badituzte, produktu teknologikoak edo sormenekoak, teknologiaren edo ezagutzaren transferentzia eragiten dutenak edo COVID-19aren kontrako borrokarako soluzioren bat dakartenak.

Ikasketa amaierako lanak baloratzeko, epaimahaikideek kontuan hartu dituzte, besteak beste, proposamenaren berrikuntza-maila, lehiarako abantaila, merkatu/bezero ikuspegia, proiektuaren heldutasuna eta jakintza-arlo anitzeko izaera. 

zoom Emprendimiento4

Ana Ruiz, COVID-19aren kategoriako irabazlea.

 

NUPek ekintzailetzarekin duen konpromisoaren beste adierazgarri bat dira sari hauek, V. Plan Estrategikoan (2020-2023) jasota dagoen bezala. Izan ere, berrikuntza da planeko balioetako bat, eta horrek pertsonen izaera ekintzailea bultzatzea eskatzen du, ideia berriak sortu eta gizarte- eta negozio-aukeratan gauzatzeko. Gainera, ekintzailetza bultzatzea helburutzat hartua dago Unibertsitateak eta Nafarroako Rural Kutxak egina duten lankidetza hitzarmenean.