Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 32 ikasle ari dira parte hartzen aurten Unibertsitateko komunitateko kideen espiritu ekintzailea sustatzea helburu duen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXVI. edizioan. Eneko Sanz ingeniari industrialak, 2020ko Alumni Nabarmena eta Nabrawind enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusi ere badenak, eman du inaugurazio hitzaldia, “Berrikuntza taldean egitea” izenekoa.

zoom Estudiantes participantes

Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXVI. edizioan parte hartzen ari diren ikasleak Ezkerretik eskuinera, lehenik: Iosune Pascual Unibertsitate-Gizarte Fundazioko zuzendari kudeatzailea, Eneko Sanz 2020ko Alumni Nabarmena eta mintegiko hizlaria, eta Salomé Goñi Legaz Enpresen Kudeaketa Saileko irakaslea.

Izan ere, enpresa munduko profesional ezagunek hitzaldiak ematen dituzte mintegian. Mintegiaren bidez, topagune bat sortu nahi da graduetako ikasleentzat eta beren izaera berritzaileagatik eta enpresa sareari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren enpresa-zuzendarientzat. Gainera, zenbait sektoretako enpresarien eta profesionalen esperientziak ematen dira ezagutzera, eta harremanetan jartzen dira ikasleak eta enpresari eta/edo zuzendariak.

Salomé Goñi NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak zuzentzen du Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegia, eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen du. Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren Ikasleen Laneratzea Hobetzeko eta Ekintzailetza Sustatzeko Plan Integralearen barnean dago ekimena. 

Edizio honetako ikasleak

NUPeko Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren aurtengo edizioan, ikasle hauek hartu dute parte: Nerea Ariz Alquegui, Íñigo Ayesa Lazaro, David Azcona Aizcorbe, Andrés Felipe Barrios Jaso, Olaia Belzunce Zuza, Mateo Carvajal López, Ángela Cassano Anuseski, Juan Chacón Rodriguez, Ana De Miguel Perez, Erika Karina Estrada Quintero, Natalia Fernández Roca Baquero, Alberto Garces Garcia, Íñigo Garcia Arbizu, Rubén González Azcárate, Santiago Gutiérrez Sádaba, Sofia Irigoyen Lacave, Mario López Langas, Mikel Marina Aquerreta, Lucas Fermín Monreal Ciáurriz, Rubén Moreno Rodríguez, Alisson Daniela Orjuela Coredia, Marina Otazu Redín, Jorge Puyuelo Roy, Walker Martín Rodríguez Costa, Kevin Ruales Barahona, Artur Steblak, Tudor Stegaru, Rubén Tabuenca Ustárroz, Jon Tellería Salegui, Jon Ugarteburu Gabilondo, Borja Unzué Urdániz, Daniele Vagner de Oliveira.