Joan eduki nagusira

Ana Ruiz Ilundain (Industria Ingeniaritzako Masterra) eta Leyre Ayllón Lafuente (Ingeniaritza Informatikoko Gradua) izan dira irabazle emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko Poster Lehiaketaren II. edizioan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sustatzen du lehiaketa hori. Sari banaketa atzo izan zen (azaroak 25, asteazkena), azaroko asteazkenetan egin diren izen bereko jardunaldien itxiera ekitaldian, eta Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Planetarioaren finantzaketa izan dute. 

zoom Posteres

Lehiaketaren irabazleak. Ezkerretik eskuinera: Patricia Alegría (masterreko accesita), Ana Ruiz (masterreko lehen saria), Gurutze Pérez (Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrako zuzendaria), Leire Ayllón (graduko lehen saria) eta Andrea Vizcay (graduko accesita).

 

13 lagunek hartu zuten parte poster lehiaketan, eta bi modalitate izan ziren (gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak); bakoitzean bi sari eman dira: 900 euro irabazlearentzat eta 450 euro bigarren sailkatuarentzat. “Control Biosmart de sistemas de ventilación mediante recuperador de calor” da Ana Ruizen Master Amaierako Lanaren izenburua, eta David Astrain irakasleak gidatu du. Bere lanak eraikin edo gela baten barneko airea berritzeko sistemen kontrola hobetzea izan du oinarri; izan ere, barneko airearen kalitatearen arabera jarduten duen kontrol automatiko baten bidez egiten bada hori, aurrez ezarritako parametro batzuen arabera, gelako giroa berritzen du kanpoko airea sartzea ahalbidetuz.

Bestalde, Leyre Ayllónek Mikel Galar irakasleak gidatutako “Evaluación de procesos de reconocimiento óptico de caracteres y detección de tablas para la clasificación automática de documentos y su integración en un gestor documental” Gradu Amaierako Lanagatik jaso du saria. Zehazki, dokumentuen irudietan taulak detektatzeko algoritmo bat garatu du, sare neuronalen bidezko sailkapen-eredu bat sortzea ahalbidetzen duena. Sare neuronala aldez aurretik etiketatutako dokumentuekin entrenatzen da, eta aukera emanen du dokumentu berriei buruzko iragarpena egiteko digitalizatzen diren unean.

Bi accesitak Patricia Alegria Cíari (Industria Ingeniaritzako Masterra) eta Andrea Vizcay Goñiri (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua) egokitu zaizkie, “Diseño, análisis y optimización de un generador termoeléctrico mediante calor geotérmico de origen volcánico” eta “Análisis e implementación de métodos de extracción de características para el reconocimiento de emociones mediante bioseñales” lanengatik, hurrenez hurren.

Parte-hartzaile bakoitzak bere posterraren edukiaren ahozko defentsa egin behar izan zuen lehiaketako epaimahaiaren aurrean. Epaimahaiak alderdi hauek baloratu zituen: lanaren kalitatea eta interesa, zientziaren eta teknologiaren arloan egindako ekarpenari dagokionez; nola zegoen egina posterra, zehaztasuna, argitasuna eta aurkezpen ona ponderatuz; eta epaimahaiaren galderei emandako azalpenak eta erantzunak.

Epaimahaia honako hauek osatu zuten: Marisol Gómez Fernández Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrako zuzendariorde eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea, epaimahaiburu aritu zena; Cristina García Ustarroz Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrako Batzordeko kide eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Programen eta Zeharkakotasunaren Ataleko burua; eta Victoria Alfonso Seminario Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Ataleko teknikaria.

Posterren sari banaketa Iruñeko Planetarioan egin zen, Bertan, gainera, ingeniaria eta Holaluz konpainiaren sortzailea den Carlota Pi-k “Energia berriztagarriak eta horien merkaturatzea" hitzaldia eman zuen, eta, orobat, “Emakumeak eta teknologia: esperientzia pertsonalak eta motibazioa” eztabaida-mahaia egin zen, jardunaldietan parte hartu zuten lau hizlarien esku-hartzearekin.

NUPek eta Nafarroako Gobernuak 2019. urtean sortu zuten Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak emakumeek zientzian eta teknologian parte har dezaten bultzatu nahi du, emakume kopurua handiagotuz STEM titulazioetan, bai eta arlo horietako ikerketa sustatu eta haietan genero ikuspegia sartu ere.

Parte-hartzaileen zerrenda

Gradu Amaierako Lanen kategorian, hauek izan dira edizio honetako parte-hartzaileak: Andrea Vizcay Goñi (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), “Análisis e implementación de métodos de extracción de características para el reconocimiento de emociones mediante bioseñales” lanarekin; Leire Vigor Olmos (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua), “Desarrollo y análisis de un modelo por elementos finitos de un utillaje para termoconformado de materiales compuestos” lanarekin; Izaskun Rodríguez Villar (Ingeniaritza Informatikoko Gradua), “Estudio del impacto del tamaño de ventanas en Deep Learning” lanarekin; Naiara Platero Rodrigo (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), “Adaptación y Diseño de Cavity-Baked Slot Antennas utilizando substratos Isoclad” lanarekin; Marina Otazu Redín (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), “Fuente de alimentación para máquina de Sputtering” lanarekin; Naiara Goñi Redín (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua), “Prototipo de convertidor avanzado multinivel para aplicaciones fotovoltaicas: diseño, montaje y validación de las etapas de potencia” lanarekin; Esther Francés Tirapu (Erizaintzako Gradua), “Epidermólisis bullosa: cuidado de la piel” lanarekin; Nerea de Bilbao Ilzarbe (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), “Construcción de una maqueta del antiguo reloj del Ayuntamiento mediante impresión 3D” lanarekin; eta Leyre Ayllón Lafuente (Ingeniaritza Informatikoko Gradua), “Evaluación de procesos de reconocimiento óptico de caracteres y detección de tablas para la clasificación automática de documentos y su integración en un gestor documental” lanarekin.

Master Amaierako Lanen kategorian, berriz, hauek hartu dute parte: Marilin Vega León, (Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterra), “Análisis de la implantación de la metodología Scrum y la plataforma TFS en la gestión de un proyecto con integración continua en la empresa” lanarekin; Ana Ruiz Ilundain (Industria Ingeniaritzako Masterra), “Control Biosmart de sistemas de ventilación mediante recuperador de calor” lanarekin; Itxaso Moreno Echarri (Industria Ingeniaritzako Masterra), “Simulación CFD de la zona de transición de la capa límite atmosférica en un campo solar” lanarekin; Leyre Artal Villa (Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra), “Algoritmos para la detección de manipulaciones en imágenes” lanarekin; Natalia Armendáriz Eizaguirre (Industria Ingeniaritzako Masterra), “Process Improvement of Backpack Beginnings’ Food Pantry Program” lanarekin; eta Patricia Alegría Cía (Industria Ingeniaritzako Masterra), “Diseño, análisis y optimización de un generador termoeléctrico mediante calor geotérmico de origen volcánico” lanarekin.