Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren bidez antolatu du Enplegurako eta Ekintzailetzarako XIII. Topaketa ikasle eta egresatuen enplegarritasuna eta ekintzailetza hobetzeko, eta urriaren 28 eta 29an egingo da modu birtualean berariaz prestatutako webgunearen bidez. Webgune horren bidez, parte hartu nahi duten pertsonek izena eman dezakete eta, gainera, plaza erreserbatu egin dezakete aurretik izena eman behar duten lantegi eta jardueretan.
Nafarroako Gobernuak babesten du ekitaldia Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez eta honako hauekin lankidetzan: Acciona Energía, Caja Rural de Navarra, Exkal, Florette, GKN Automotive, IED taldea, Maier, Siemens Gamesa, Sungrow eta Tracasa.
Azoka Unibertsitatearen Enplegua eta Ekintzailetza Hobetzeko Plan Integralaren barruan dago, eta ikasle eta egresatuez gain, interesa duten guztiei zuzenduta dago.
Jarduerak
Hitzaldien eta jardueren bidez lana aurkitzeko aukerak optimizatzeko gakoak emango dira topaketan. Laneko elkarrizketa espresak egingo dira, eta enpleguaren eta ekintzailetzaren nazioarteko aukerei buruzko gune irekiak eskainiko dira, baita landa ingurunean edo funtzio publikoan ere, besteak beste.
Aldi berean, zenbait panel egingo dira, eta aukera profesionalak titulazioen edo kideko jakintza arloen arabera azalduko dira: industria ingeniaritza; ingeniaritza informatikoa eta telekomunikaziokoa; nekazaritza ingeniaritza; eta, azkenik, ekonomia zientziak, lan harremanak eta zuzenbidea. Horretaz gainera, azoka egin eta hurrengo asteetan, enplegagarritasunari buruzko baliabideen biltegi bat edukiko da aipatu webean.