Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Ekintzailetzako Proiektuak dituzten Ikasketa Amaierako Lanentzako Rural Kutxa Sarietarako deia egin du. Horren bidez, 2019-2020 ikasturtean defendatu diren eta jarduera ekintzailearen zenbait alderdi barne hartu dituzten gradu eta master amaierako lanak aintzatetsiko dira. Guztira, bost sari emanen dituzte, 4.000 euro osotara.

Enpresa-proiektu bat sortzen duten lanak, merkatuan sar daitezkeen produktu edo zerbitzu berritzaileak proposatzen dituztenak edo teknologia- edo ezagutza-transferentzia eragiten dutenak sarituko dira. Edizio honetan, COVID-19aren eta haren ondorioen aurkako konponbideak emateko berrikuntza- eta ekintzailetza-ekimenak sustatzen dituen lan bat ere sarituko da.

zoom premiados anterior edicion

Aurreko edizioan saritutako ikasleak, agintariekin batera. Ezkerretik eskuinera: Fernando Baztán (CEIN), Gonzalo Soto (Rural Kutxa), Miriam Rubio, Paloma Rández, Adrián Jiménez, Amaia Garacochea, Cristina Bayona (Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea) eta Iosune Pascual (Unibertsitate-Gizarte Fundazioko zuzendari eta kudeatzailea)

Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren bidez eta Rural Kutxaren babesarekin, NUPek berrikuntza eta sormena eta berrikuntzan oinarritutako ekintzailetza-ideien sorkuntza saritu nahi ditu, gazteen autoenplegua errazteko.

Deialdiak hiru sari-modalitate ezartzen ditu: gradu amaierako lanena, 1.000 euroko lehen saria eta 500 euroko bigarren saria dituena; master amaierako lanena, kopuru bereko lehen eta bigarren sariekin; eta COVID-19arena, 1.000 euroko sari bakarrarekin.

Hautagaitzak, abendura arte

Sari horietara aurkezteko, NUPeko titulazio ofizialetako Gradu Amaierako Lana edo Master Amaierako Lana 2019-2020 ikasturtean egina izan beharko dute hautagaiek. Unibertsitateak Iruñean eta Tuteran dituen Erregistro Orokorretan aurkezten ahalko dituzte hautagaitzak, abenduaren 2ko14:00ak arte, eta, horrekin batera, ikasketa amaierako lanaren ezaugarri nagusiak deskribatzen dituen memoria bat ere aurkeztu beharko dute (gehienez hamar orrialdekoa).

Balorazioa egiteko, sarien epaimahaiak honako alderdi hauek hartuko ditu kontuan: proposamenaren berrikuntza-maila, lehiarako abantaila, merkatu-bezeroen ikuspegia, proiektuaren heldutasun-maila eta ikasketa amaierako lanaren diziplina anitzeko izaera.

Deialdiaren oinarri osoak Unibertsitatearen webguneko sarien atalean daude eskuragarri.