Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) hiru gizonezko egresatuk eta emakumezko egresatu batek nazioko eta nazioarteko prestigio handiko erakundeek emandako beka bana lortu dute lehiaketaren bidezko prozesuetan, atzerrian eta Espainian ikasketekin jarraitzeko.  

zoom estudiantes becados

Lau ikasle bekadunetarik hiru, NUPen. Ezkerretik eskuinera: Iñigo de Juan, Natalia Pinel eta Iñigo Pérez.

Zehazki, honako hauek dira: Natalia Pinel Lara, Iñigo de Juan Razquin eta Iñigo Pérez Echeverría (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Graduaren Nazioarteko Programan graduatuak, lehena 2019an eta bigarrenak 2020an), eta David Garciandía Igal, zeinak 2020an amaitu baitzuen EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza. 

Estatu Batuak, Cambridge, Londres eta ICEXen Programa 

Zehazki, Natalia Pinelek (Iruñea, 1996) Fullbright beka bat lortu du MBA bat egiteko (Master in Business Administration) “College of William and Mary”n (Virginia, Estatu Batuak) 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan. Iñigo de Juan (Ordizia, 1997), bestalde, “London School of Economics”en onartu dute (Londres, Erresuma Batua) Ekonomia Zientzietako MSc bat egiteko (Master of Science), zeina ikasturte honetan hasiko baita. Horretarako, Ramón Areces Fundazioaren finantzaketa lortu du. 

zoom David Garciandía

David Garciandía, artxiboko irudi batean.

Bestalde, David Garciandía Igalek (Iruñea, 1996) Cambridgeko Unibertsitatean ikasiko du hurrengo ikasturtean (Erresuma Batua). Bertan, Nazioarteko Politikako eta Ikasketetako Ikerketa Masterra egingo du, Nazioarteko Harremanei, Europako Zuzenbideari eta Nazioarteko Zuzenbideari buruzko zeharkako graduondoko bat, doktoretza-tesia egin aurreko urrats modura. Horretarako, Ramón Areces Fundazioaren finantzaketa izango du.  

Iñigo Pérezek (Iruñea, 1997) osatzen du ikasle bekadunen zerrenda. ICEX España Exportación e Inversiones ministerio-erakundearen beka programetarako hautaprobak gainditu ditu ikasleak. Hori dela-eta, prestakuntza programa batean hartuko du parte. Programa horren barruan, honako hauek egingo ditu: Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak antolatu eta ICEXek Madrilen dituen bulegoetan emango den Enpresaren Nazioarteko Kudeaketako Master bat, Espainiak kanpoan dituen merkataritza bulegoetan urtebeteko praktikak eta urtebeteko beste praktika batzuk nazioarteko enpresa, entitate eta erakundeetan.