Joan eduki nagusira

Paula Carolina Lozano Duarte Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Telekomunikazioa Ingeniaritzako Graduaren nazioarteko programako laugarren ikasmailako ikaslea da Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinakundearen (CREUP) antolakuntzako lehendakariorde berria. Estatuko erakunde horrek 31 unibertsitate publikotako milioi bat ikasle ordezkatzen ditu. Ohiko 67. Batzar Orokorrean egin zen izendapena, Unibertsitate Konplutentsean eta Unibertsitate Politeknikoan, biak Madrilen.

zoom ikertzaileak

Paula Carolina Lozano NUPeko ikaslea

Andrea Paricio Henares buru zuen hautagai-zerrendak (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, UPV) gehiengo osoa lortu zuen lehen bozketan. NUPeko ikaslea ez ezik, honako hauek ere badira CREUPeko zuzendaritza batzorde berriko kide: Ada Santana Aguilera (Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatea, UPGC), idazkaritzan; Miguel Ángel García García (Murtziako Unibertsitatea, UM), altxortegian eta gai ekonomikoetan; Nicolás Hernández Arizaga (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, UPM), unibertsitate politikako lehendakariordetzan; Francesc Almendros Viladerrams (Bartzelonako Unibertsitatea, UB), nazioarteko harremanen lehendakariordetzan eta, azkenik, David López Maturén (Zaragozako Unibertsitatea, UZ), komunikazioko zuzendaritzan.

Paula Carolina Lozano (Bogotá, 1998) Unibertsitateko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko mahaikidea ere bada. NUPen ordezkari ere bada CEETen (Telekomunikazioko ikasleen Estatu Kontseilua), eta joan den irailean, elkarte horrek Iruñean egindako 30. biltzarra antolatu zuen.