Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) programa diferenteetako doktoretzako hogei bat ikaslek hartu dute parte uda honetan Unibertsitateko Institute for Advanced Materials and Mathematics (INAMAT2) erakundeak antolatutako prestakuntza-jardunaldi batean. Jardunaldian hogeita hamar partaide izan dira, eta aipatu institutuko ikertzaileen zuzendaritzapean tesia egiten ari diren ikasleetako seik beren lanak aurkeztu zituzten.

zoom ikertzaileak

Bilera birtualaren irudi bat

Gainera, INAMAT2-n gaur egun garatzen ari diren proiektuak aurkeztu zituzten NUPen talentua erakartzeko deialdian kontratatutako ikertzaileek: Ismael Pellejero (“Desarrollo de microrreactores altamente eficientes mediante tecnologías de impresión 3D para la fotoconversión de CO2”) eta Paulo la Roca (“Compuesto magnetocalórico apto para la impresión 3D, basado en aleaciones metamagnéticas con memoria de forma (MMSMA)”).

Sei doktoretza-tesiren aurkezpena

Jardunaldiaren bigarren zatian, doktoretzako sei ikaslek beren aurkezpenak egin zituzten. Lehenbizikoak, Yaneth Cardona Rodríguezek Antonio Gil Bravoren eta Sofia Koriliren zuzendaritzapean egindakoak, honako hauek izan ditu aztergai: “Arcillas pilareadas como adsorbentes de compuestos orgánicos”. Jarraian, Luisa Fernanda Navarrete Rodríguezek aurkeztu zuen bere lana: “Metanación de CO2 sobre catalizador de níquel soportado en alúmina modificada”. Fernando Bimbela Serranok eta Luis María Gandía Pascualek gidatutako doktoretza-tesia da.

Bestalde, honako lan hau aurkeztu zuen Jonathan Josué Torrez Herrerak, Antonio Gil Bravoren eta Sofia Koriliren zuzendaritzapean dagoen doktoretzako ikasleak: “Procesos termoquímicos en la mitigación del cambio climático”. Ondoren, “Aplicación de medidas de espectroscopia DOSY para la caracterización de ligninas y de productos de su despolimerización” lana aurkeztu zuen Karina L. Hablich Alvarracinek. Alfonso Cornejo Ibergallarturen, Fernando Bimbelaren eta Luis María Gandíaren zuzendaritzapean egiten ari da bere doktoretza-tesia.

Maitane Maisterra Udik bere lana azaldu zuen jarraian: “Estrategias de extracción, aislamiento y caracterización de lignina”. Alfonso Cornejok eta Fernando Bimbelak gidatutako lana da. Jardunaldiari amaiera emateko, bere ikerketa-lana aurkeztu zuen Depali Kannak (“Effect of milling on the Martensitic Transformation and Magnetic Properties of Ni-Mn-In-Co Metamagnetic Shape Memory Alloys”). José Ignacio Pérez de Landazábal Berganzo eta Vicente Sánchez-Alarcos Gómez izan ditu zuzendari.