Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) gaur, uztailaren 18an, asteartean, irekiko du matrikula-aldia uztailaren 31n argitaratutako zerrendetan lehen ikasmailarako onartuak izan ziren 2020-2021 ikasturteko Graduko titulazioetako ikasle berrientzat. Prozesu hori bakarrik Interneten bidez egingo da Unibertsitatearen webgunearen, non kontsultatzen ahal baitira, halaber, jarraibide zehatz guztiak. Prozesua abuztuaren 7ko 12:00ak arte egongo da zabalik. Aurreko urteetan ez bezala, aurten, osasun egoeragatik, ez da ikasgela bat gaituko unibertsitatean. 

zoom Ikasle batzuk NUPen

Ikasle batzuk NUPen

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET), Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIBGMET) eta Osasun Zientzien Fakultateko graduetan onartu diren ikasleek gaurtik, abuztuaren 5etik abuztuaren 6ko 09:00etara (etenik gabe) dute matrikula egiteko epea. Bestalde, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean eta Zientzia Juridikoen Fakultatean onartuak izan direnek abuztuaren 6ko 09:00etatik abuztuaren 7ko 09:00ak arte egin dezakete (ez dago etenik). Salbuespen gisa, abuztuaren 7ko 09:00etatik 12:00etara egin ahalko dute matrikula aurretik egiteko aukera izan ez duten ikasleek. 

Matrikulari buruzko zalantzak eta zero ikastaroak 

Automatrikula egitean sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, ikasleek mezu elektroniko bat bidal dezakete helbide honetara: grado@unavarra.es. Bestela, Unibertsitate Arretarako Bulegora deitzeko aukera dute (948 169 096), 08:30etik 15:00etara bitartean. 

Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Zero ikastaroak eskainiko ditu abuztuan, hurrengo ikasturtean graduko titulazioak hasiko dituzten ikasleei zuzenduta. Titulazioetako gaietarako sarrera moduko bat dira, eta ikasleoi Batxilergoko edo LHko ikasketak eguneratu, osatu eta sendotzeko aukera emango diete, bai eta unibertsitatean hasiko duten ibilbide berrirako oinarri metodologikoak jasotzeko ere. Aurten, ikastaro hauek eskainiko dira: Adierazpen Grafikoa, Estatistika, Fisikaren Hastapenak eta Matematika.