Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Nafarroako Doktoretza Eskolak (NADOE) doktoretzako ikasleen ekintzailetza sustatzen du gai horren inguruko modulu baten bidez, zeina Campus Iberuseko 57 ikaslek egin baitute, hain zuzen Ebro Ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campuseko hiru unibertsitatetatik etorritakoek (Errioxakotik, Zaragozakotik eta NUPetik bertatik).  Enpresak Sortzeko Unibertsitateko Laborategiarekin batera sortutako ekimen bat da (LUCE), Nafarroako Berrikuntzaren eta Enpresen Europar Zentroak garatutakoa (CEIN), eta ikerketa-emaitzak lan merkatura bideratzea du xede. 

zoom UPNA

NUP

NUPeko programa horrek doktoretzako ikasleek beren ikasketetan jarrera ekintzailea izan dezatela bilatzen du, baita jarrera ekintzaile hori doktoretza-tesiaren prestaketan eta defentsan islatzea ere. Prestakuntzan, beren ikerketari lan-merkatura bideratutako ikuspegi praktikoa nola eman irakasten zaie, eta, horretarako, aukerak eta joerak azaltzen zaizkie, bai eta enpresen eraikuntzan sor daitezkeen berrikuntza motak eta ikerketatik eta ezagutza zientifikotik eraikitako negozio-eredu desberdinak ere. Fernando Baztan Valencia eta Lucia Nieto Sádaba CEINeko teknikariek eman dituzte prestakuntza saioak. 

CEINen jarduerak NUPen 

CEINek LUCEren bidez NUPen egiten dituen jardueren barruan dago programa hau, eta ekintzailetza eta proiektuen detekzioa ditu helburu, baita ikasleei, egresatu berriei, ikertzaileei eta irakasleei enpresa berriak abiarazten laguntzea ere. 

LUCE Unibertsitate osoarentzako zerbitzu bat da, ekintzailetza sustatzea eta enpresak sortzea bultzatu nahi duena. CEINek ematen du LUCEk eskaintzen duen zerbitzua, enpresa-proiektuetarako aholkularitza emanez, ekintzailetzari lotutako jarduerak eta ikasgelako lantegiak antolatuz eta ekintzaileen jardunaldiak eta bisitak gauzatuz. LUCE 2006. urtean jarri zen abian, CEINen, Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Enpresaburu Gazteen Elkartearen laguntzarekin (AJE)