Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Brunet Fundazioak "Giza Eskubideak sustatzeko Jaime Brunet 2020ko Nazioarteko Sariaren" deialdia egin du, giza eskubideen defentsa sustatu eta hedatzeko, eta pertsonen duintasunaren aurka egiten duten egoera eta tratu krudelak edo iraingarriak behingoz amai daitezen laguntzeko. 

Saria 1998. urtetik aurrera eman da, eta Giza Eskubideen aldeko lan edo ibilbide osoa saritu nahi du. Hautagaitzak 2020ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira fundacion.brunet@unavarra.es posta elektronikoko helbidearen bidez eta deialdiaren oinarriak Brunet Fundazioaren web-orrialdean kontsultatzen ahal dira. 

zoom NUPeko campusa

NUPeko campusa, Jaime Brunet Fundazioaren egoitza

Jaime Brunet Fundazioak izendaturiko epaimahai batek aztertuko ditu proposamenak. Epaimahaia Nafarroako Unibertsitate Publikoan bilduko da. Brunet Sariaren erabakia abenduaren 10ean aldarrikatuko da, horixe baita Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren urteurrena ospatzeko eguna. Erabakia apelaezina izango da. 

Saria 36.000 euroren eskudiruzko ordainketa izango da, diplomaz eta oroigarriaz gainera.  Saria jasotzeko aukera dute pertsona fisikoek, lan taldeek eta erakundeek edo organismoek, zein den ere beren egoera edo nazionalitatea. Zilegi da hautagaitzak interesdunek berek edo bestelako pertsona edo erakunde batek eskatuta espainieraz, euskaraz, frantsesez edo ingelesez aurkeztea, Fundazioaren webgunean eskuratzen ahal den eredu ofiziala erabiliz. Proposamenek txosten arrazoitu bat eduki beharko dute, eta hautagaitzaren aldeko aldeko hamar iritzi aurkezten ahalko dituzte gehienez ere. 

Saria, 1998an sortua, Brunet Fundazioak ematen du. Erakunde hori Jaime Brunet Romero jaunak sortu zuen, eta haren helburua da giza eskubideak hedatzea, eta beren alde egindako lanarengatik aitorpen hau jasotzeko merezimenduak zituztenak saritzea. Jaime Brunet jaunak bere ondasun guztia fundazio horri eman zion, eta haren kudeaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren esku utzi zuen. Fundazioan beste pertsonalitate batzuek ere parte hartzen dute. 

Azken edizioan, Nazio Batuen Iheslarientzako Goi komisarioari eman zioten saria.  1998tik saria jaso duten guztien zerrenda osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.