Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko hogei ikaslek eta EAZko Graduko ikasle batek enpresako bost proiektu diseinatu dituzte Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategiak (LUCE) garatutako programa bati esker, Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroaren bidez (CEIN).

NUPen programa honen bidez, “learning by doing” (eginez ikasi) metodologian oinarritutako ekintzailetza proiektu bati nola ekin azaltzen duten eduki metodologikoak jasotzen dituzte parte-hartzaileek. Hala, benetako proiektu bat abian jartzeko erronkari aurre egin behar diote, CEINeko profesional-taldearen laguntzarekin. 

zoom UPNA

La UPNA

Ideiak sortzeko, ikasgelan lan egiteko eta prestatzeko, proiektua ezartzeko eta aurkezteko saioak biltzen ditu programak, guztia bi irakasgairen esparruan. Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrari dagokionez, IKT Proiektuen Zuzendaritza eta Kudeaketa da, Ignacio Matías Maestro katedradunak emana. Eta gradu bikoitzekoan, Zuzendaritza Estrategia, Emilio Huerta Arribas Enpresen Kudeaketa Saileko katedradunaren eskutik.

Proiektuen xehetasunak

PillCare. Pharmaceutical Solutions: sendagaien administrazio, kontrol, jarraipen eta hartzearen inguruko kudeaketa, banaketa eta automatizaziorako teknologia berri bat garatzen du, bai pazienteei bai profesionalei zuzendua. Produktu fisikoak, web plataformak eta plataforma mugikorrak proposatzen ditu datuak eta erabiltzaileak kudeatzeko, eta sendagaiak dosifikatzeko sistema bat, datu-base programagarri bat merkaturatzea, alertak eta aplikazio mugikorraren bidezko konexioa dituena, eta, azkenik, sendagaien dosifikagailua betetzen duen banatzaile automatiko bat.

TD agrosentsoreak: bere helburua nekazaritzako makinak sentsorizatzea da, gaur egun garapen teknologiko gutxi duten alderdiak automatikoki neurtzeko. Proiektuan bazka- eta lasto-fardelen hezetasuna, tenperatura eta pisua neurtzea proposatzen da. Horretarako, manipulatzaile teleskopikoen edo traktoreen besaulkietan sentsoreak jarriko dira, eta nekazariek berehala eta esfortzu fisikorik gabe jakingo dute fardelen hezetasuna, tenperatura eta pisua zein den. 

Buhwa Games: plataforma mugikorreko bideo-jokoak garatzeko proiektuen inkubagailua, plataforma sozial bat abian jartzearekin  osatzen dena. Inkubagailu horretako bideo-joko baten erabiltzailea plataforma mugikorreko bideo-jokoen etorkizuna kontzeptualizatzen duen komunitate bateko kide eta sortzaile ere bada.

Pulse: pertsona talde handiak monitorizatzeko zerbitzua, mendekotasuna duten pertsonen esparruarekin zerikusia duten osasun arloko langileei, senitartekoei eta pazienteei zuzendua. Osasunarekin zerikusia duten parametroak monitorizatu nahi dira, hala nola pultsazioak, gorputzeko tenperatura edo tentsioa. Zerbitzuak beste funtzio batzuk ere eskainiko ditu, hala nola geolokalizazioa, laguntza-botoi bat, abisuetarako alarma bat eta zerbitzutik kanpoko datu-baseek emandako era guztietako informazioa.

Smarket IA & Big Data Solutions: funtzio anitzeko plataforma, teknologiaren bidez erosteko esperientziaren kontzeptua iraultzera bideratua. Denda bateko datuak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen du, bai inbentariatutako datuetatik eskuratutakoak, bai erosketa-prozesuan sortzen direnak. Helburua da tresna erabilgarri bihurtzea, erabiltzailearen eskura jarriz, eta dendarentzat onura sortzea. Erosketa prozesuan erabiltzaileari lagundu eta sostengua ematen zaio hainbat funtzionaltasunen bidez. Horrela, produktu bat erosi aurretik bere profilera egokitzen den zuzenean jakin ahal izango du. 

Ikasle parte-hartzaileak

Honako hauek dira ekimenean parte hartu duten ikasleak: Javier Jiménez Peña, Mónica Castrillo Cuartango, Carlos Lezaun Capdevila, Kontxi Isabel Aginaga Etxamendi, Iñigo Aranguren Abaurrea, Iñigo Orbegozo Torrano, Víctor Labayen Guembe, Andoni Marzo Oyarbide, Jokin Sánchez Urrestarazu, Jesús Arellano Usón eta  Marta Melero Frago (guztiak Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrekoak) eta María Gracia Iribarren Garciarena, Rebeca Soto Arguibide, Andrés Corera Munárriz, Iñigo Falque, Ángela Estévez Egusquiza, Joaquín Alforja Ruiz, Laura Romeo Moreno, Ariana Juguera Jiménez, Aitor Olabarrieta Guerrero (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko ikasleak). Gainera, Pablo Aranguren Martínezek ere hartzen du parte, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduko ikasleak.

CEINek LUCEren bidez eta Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzari esker, NUPen egiten dituen jardueren barruan dago programa hau, eta ekintzailetza eta proiektuen detekzioa ditu helburu, baita ikasleei, egresatu berriei, ikertzaileei eta irakasleei enpresa berriak abiarazten laguntzea ere.

LUCE Unibertsitate osoarentzako zerbitzu bat da, ekintzailetza sustatzea eta enpresak sortzea bultzatu nahi duena. CEIN da LUCEk eskaintzen duen zerbitzua ematen duena, enpresa proiektuei aholkularitza emanez, eta horretaz gainera, ikasgelan ekintzailetzari lotutako jarduerak eta lantegiak, eta ekintzaileen bisitaldiak eta jardunaldiak eginez. LUCE 2006. urtean jarri zen abian, CEINen, Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) laguntzarekin.