Joan eduki nagusira

Sandra Gómez Alonsok irabazi du 2018-19 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) defendatu den Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko amaierako lan hoberenarentzako VI. saria. Lan irabazlearen izenburua “La delimitación del convenio colectivo aplicable en las empresas multiservicios” da, eta Julen Llorens Espada irakasleak zuzendu zuen.  Saria Nafarroako Graduatu Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialarekin batera ematen da. 

Erabakian, epaimahaiak nabarmendu du “zerbitzu anitzeko enpresei aplikagarria den hitzarmen kolektiboaren mugaketaren tratamendu orokorra, bai eta landutako gaiarekin sortutako arazoak aztertzeko lan zorrotza ere, gai horretako doktrinan eta jurisprudentzian oinarritua”. Hauek dira saria emateko kontuan hartu diren irizpideak: landutako gaiaren interesa, kalitate zientifikoa eta teknikoa, iturriak erabiltzeko zorroztasuna, lanaren barne-sendotasuna eta estilo-zuzentasuna, bai eta adierazpenaren eta aurkezpenaren argitasuna ere. 

zoom NUP

NUP

Honako hauek osatu zuten saria eman duen epaimahaia: David Delgado Ramos Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialaren lehendakaria, Jose Luis Goñi Sein Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna eta Mirentxu Marín Malo Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea, azken biak NUPekoak. 

Lanaren edukia  

Aurkeztutako lanaren laburpenean azaltzen denez, “uztailaren 6ko 3/2012 Legearen bidez hitzarmenak aplikatzeko lehentasuna aldatu zen, eta enpresaren esparruari eman zitzaion lehentasuna sektoreko hitzarmenaren aldean”. “Zerbitzu anitzeko enpresek jarduera anitz ematen dituzte, eta horrek arazoak sortu ditu hitzarmen kolektibo aplikagarria zein den erabakitzeko”, aipatu da. Zehazki, lan sarituak xehetasun handiz aztertzen du aplikazio eremua eta gai honetako aplikatzeko lehentasuna, bai eta jurisprudentzia garrantzitsuenaren analisi zorrotza egin ere.