Santiago Alenza Carro Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbide Graduko ikasleak irabazi du Unibertsitateko Zientzia Juridikoen Fakultateak antolatutako Berri Juridiko Laburren Clarín Sariaren VIII. edizioa. Honako hau zen lan irabazlearen izenburua: “Estando así las cosas”. Bigarren saria Lucy Vallejos Mamaniri eman diote berri honengatik: “El TEDH respalda las devoluciones en caliente de los migrantes” y el tercer galardón ha sido para María Ruiz de la Cuesta Vela por “De los típicos haters”.
Bere erabakian, honako hau nabarmendu du epaimahaiak lan irabazleari buruz: “Aukeratutako gaiak duen interes juridikoa, bai eta kazetaritza-teknika egoki bati dagozkion elementuak erabiltzea ere; besteak beste, honako hauek nabarmendu behar dira: titular egoki bat izatea, irakurlearengan tratatutako gaiari buruzko interesa pizteko; albistea fokalizatzea eta gizatiartzea, hasieran aipamena eginez pertsona batek koronabirusaren krisia dela-eta izandako arazoari; idatzizko adierazpen zuzena eta albistearen amaiera egokia”.
Honako hauek osatu zuten epaimahaia: María Jorqui Azofra Zuzenbide Saileko irakaslea (Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa ordezkatuz), Iñaki Riaño Brun (dekanordea) eta Milagros Ganuza Hernández Unibertsitateko Komunikazio Zerbitzuko arduraduna.
Albiste Juridiko Laburren Clarín saria
Albiste Juridiko Laburren Clarín sariaren helburua da ikasleek idatzitako testu juridikoen kalitatea sustatzea. Ikasleek berri labur, original eta argitaratu gabea idatzi behar dute, ondorio juridikoak dituen egoera bati buruzkoa, hala nola, lege bat onestea, epai bat, gatazka juridiko bat edo egoera sozial bat.
Zehazki, honako hauei dago zuzenduta lehiaketa: Zientzia Juridikoen Fakultateari atxikitako titulazioetako ikasleei (Zuzenbidea, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, EAZko eta Zuzenbideko titulazio bikoitza) eta Fakultatean ematen den edozein masterretako ikasleei. Banaka hartzen da parte, eta saria liburu juridikoen sorta bat da.