Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Udako XX. ikastaroak ireki ditu. Guztira hamabost prestakuntza proposamen egin dira, “online” formatuan, eta ekainaren amaieran hasiko dira. Ekimen honen bidez, egungo testuinguruaren erronka sozialei erantzun nahi die NUPek. Osasun-sistemaren erronkak, kontziliazioa, klima-aldaketa, adinekoak zaintzeko sistema edo pobreziari aurre egiteko diru-sarrerak bermatzea dira aurtengo eskaintzan jorratutako gaietako batzuk. Gai horiez gain, hainbat jakintza-alorretako ikasle eta profesionalentzako ikastaro espezializatuak daude.
Gaur ireki da izena emateko epea. Monografikoen edukia eta prezioak NUPeko Udako Ikastaroen webgunean kontsultatu daitezke. Ikastaro horietako seitan matrikula doakoa da, eta gainerako bederatzietan, zenbatekoa 10 eurotik 15 eurora bitartekoa da.
Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren arabera, “aurtengoa online formatuko eskaintza berritzailea da, egungo egoerara egokitzeko diseinatua, eta aukera eman du landutako gaiak eta gonbidatutako adituen kopurua gehitzeko. Ikastaroetako zuzendaritzek ahalegin berezia egin dute formatu berri horretara egokitzeko, eta espero dugu ezagutza zabaltzen lagun dezakeela”.
Ekainetik urrira bitarteko eskaintza
Edizioa “Fisioterapia eta musika tailerra: ondo egotea, soinu hobea egitea” monografikoekin hasiko da. Instrumentisten keinu instrumentala ikastea (haizea, soka, teklatua eta perkusioa)” (ekainaren 24tik uztailaren 3ra) eta “Umeengandik ikasten dugu gehiago prestatzeko eta matematika hobeto irakasteko” (ekainaren 29tik uztailaren 4ra).
Honako hau izango da eskaintza uztailean eta abuztuan: “Fisioterapia lagundua animaliekin” (uztailaren 20tik 23ra), “Ur-tanta baten bidaia lurpeko munduan zehar” (abuztuaren 19tik 21era), “Politikaren krisia Espainian” (abuztuaren 24tik 28ra), ““Bizikidetzarako lekuak (espazioak): pandemia, krisia eta ziurgabetasuna” (abuztuaren 24tik 28ra).
Ikastaro hauek eskainiko dira irailean eta urrian: “Nortasunaren Muga Nahasmendua tratatzearen abantailak” (irailaren 3tik 5era), “Adineko pertsonak zaintzeko eredua: Zer erakutsi digu COVID-19 birusaren krisiak” (irailaren 3tik 4ra), “Adineko pertsona zaurgarrien eragin abusua eta eragin bidegabea” (irailaren 4tik urriaren 2ra), “Nafarroako Ekologiako Udako Eskolaren 6. edizioa: Aldaketa globala eta paisaia erresilienteak” (irailaren 17tik 9ra), “Apartheid-a Palestinan eta elkartasunaren kriminalizazioa (irailaren 9tik urriaren 7ra) eta “Guztientzako diru-sarrera egokien bermea” (irailaren 9tik 11ra).
Monografiko hauek ere eskaintzen dira: “Desparekotasun soziosanitarioak eta Oinarrizko osasun laguntza. COVID-19 birusaren ondoko irakaspenak” (irailaren 15etik 17ra), “Ahal duenak bere burua salba dezala: zainketak, kontziliazioa eta telelana pandemia garaian” (irailaren 16an eta 17an) eta “Zer den, nola eta zergatik ebaluatu Osasunarekin lotutako Bizi Kalitatea. Osasunarekin lotutako Bizi Kalitatearen garrantzia pandemia egoeran” (irailaren 23a).