Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) doktoretza-ikasleek beren lanak poster baten bidez aurkezteko jarduera batean parte hartu zuten berriki, Material Aurreratuetako eta Matematikako Institutuak (Institute for Advanced Materials and Mathematics-InaMat²) eta Doktoretza Eskolak (NADOE) duela gutxi antolatutako Doktoretza Jardunaldietan “online” egin zen “R for Data Science” saioan. María Dolores Ugarte Martínez Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakaslea arduratu zen antolaketaz eta ikasle hauek aurkeztu zituzten lanak: Erick Orozco Acosta, Eduardo Jiménez Ruiz, Mikel Imízcoz Aramburu, Ivana Belén Ruiz Estramil eta Jonathan Josué Torrez Herrera.  

zoom estudiantes

NUP.

“R for Data Science” jardunaldia (estatistikaren munduko erreferentziako softwarea da R) prestakuntza arlokoa zen, eta  erreproduzigarritasunari buruzko funtsezko alderdiak estali zituen, eta “R”-n datu-zientziaren antolaketarako, datu-tratamendurako eta iragartzeko modelizaziorako gehien erabiltzen diren liburutegiak aztertu zituen. Jardunaldia bi zatitan egituratu zen: lehena 18 orduko ikastaroa izan zen, Alan Arnholt irakasleak emana (Appalachian State University, Estatu Batuak), eta bigarren zatian doktoretzako ikasleen ikerketari buruzko aurkezpenak egin ziren.  

Doktoretzako ikasleen lanak. 

Lehen aurkezpena Erick Orozco Acostak egin zuen. “Exploring disease mapping models in big data contexts: some new proposals” tesia egiten ari da María Dolores Ugarte Martínez eta Aritz Adin Urtasun Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakasleen zuzendaritzapean. Gero, Eduardo Jiménez Ruizek “Análisis de cargas producidas por compresor rotativo” posterra aurkeztu zuen. Carlos Berlanga Labari NUPeko Ingeniaritza Saileko irakaslearen eta Rubén Lostado Lorza Errioxako Unibertsitateko irakaslearen zuzendaritzapean ari da egiten doktoretza-tesia. Mikel Imízcoz Aramburuk, bestalde, “Development of photocatalytic microreactor devices for the sunlight assisted CO2 methanation reaction" doktoretza-tesirako proiektua aurkeztu zuen. Zientzien Sailean ari da garatzen Ismael Pellejero Alcázarren, Alberto Navajas Leónen eta Luis María Gandía Pascualen zuzendaritzapean.  

 "Devenir refugiado en el procedimiento de asilo y la experiencia vital de quien lo transita" lana aurkeztu zuen gero Ivana Belén Ruiz Estramilek. Rubén Lasheras Ruizen (NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saila) eta Alfonso Unceta Satrústeguiren (EHUko Soziologiako katedraduna) zuzendaritzapean ari da egiten tesia. Azken aurkezpen gisa, Jonathan Josué Torrez Herrerak, Antonio Gil Bravo eta Sofia Korili NUPeko Zientzien Saileko irakasleen zuzendaritzapeko doktoretza-ikasleak "Análisis teórico de curvas experimentales RTP en catalizadores nio/hexaaluminato sintetizados a partir de desechos industriales: escorias salinas del aluminio” lana aurkeztu zuen.