Joan eduki nagusira

CYD Fundazioaren 2020ko unibertsitate rankingak, zeina asteazken honetan, maiatzak 27, eman baita aditzera, Espainiako lehen unibertsitate gisa kokatzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoa eskualde-garapenerako emandako laguntzari dagokionez. NUPa rankingaren goiko segmentuan ere kokatzen da, hala nola ikerketa-jarduera, irakasleei onartutako ikerketa-tarteen bidez neurtua, patenteen per capita sorkuntza, spin-off-ak sortzea eta graduko titulazioak atzerriko hizkuntzan. Eskualdeen arabera, Katalunia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa dira (37 adierazletatik) 20 adierazle baino gehiago dituzten 3 erkidegoak, errendimendu handiena dutenetakoak.

Rankingak Espainiako 76 unibertsitateetako emaitza instituzionalak erakusten ditu, publikoak (48) zein pribatuak (28), presentzialak edo ez-presentzialak. Zehazki, 37 adierazle aztertzen ditu, bost dimentsiotan multzokatuta (Eskualde-garapenerako ekarpena, Irakaskuntza eta ikaskuntza, Ikerketa, Ezagutzaren transferentzia eta Nazioarteko orientazioa), eta errendimendu-taldeka sailkatzen ditu (altua, ertaina eta murriztua).

zoom edificio biblioteca upna

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Ebaluatutako 37 adierazleetatik, NUPek 14 atera du errendimendu altuan, 16 errendimendu ertainean  eta 7 errendimendu txikian. Oro har, Nafarroako Unibertsitate Publikoa Espainiako unibertsitateen goi-mailako segmentuan kokatzen da.

Datu horiei dagokienez, Martín Larraza Kintana Nafarroako Unibertsitate Publikoko  Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako errektoreordeak NUPek lortutako emaitzaren balorazio positiboa egin du, “Espainiako unibertsitateen artean 16. postuan kokatzen baita errendimendu globalari dagokionez, 11. postuan unibertsitate publikoen artean, eta hobetzen jarraitzen du aurreko urtearekin alderatuz”.

Eskualde garapeneko adierazleak

Arlo horretako lau adierazleak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak lortutako balioa honako hauek dira: eskualdeko enpresetako praktikak, non NUPek % 98,39 lortzen baitu, eta unibertsitatea dagoen autonomia erkidegoan praktikak egin dituzten gradu eta masterreko ikasleen ehunekoa adierazten baitu, praktikak egin dituzten ikasleen kopuru osoarekin alderatuta; eskualdeko argitalpenak (% 14,3); unibertsitatetik 50 km-ko erradioaren barruan kokatutako erakunde batean gutxienez egilekide bat duen unibertsitateko argitalpenen ehunekoa erakusten du; eskualdeko ikerketa-funtsak (% 49) unibertsitatea dagoen autonomia erkidegotik datozen kanpo-ikerketen diru-sarreren ehunekoa da; eta eskualdeko enpresekin egindako argitalpenak (% 42,86), beren egileek eskualdeko enpresa baten filiazio bat duten argitalpen zientifikoen ehunekoa adierazten dutenak.

CYD rankinga eta bere berritasunak

CYD Fundazioak (Jakintza eta Garapena) urtero egiten du CYD rankinga. Tresna horren bidez —erakunde eta jakintza-arlo bakoitzeko zenbait adierazle kalkulatuta—, unibertsitateen egoera aipatutako dimentsioen arabera konpara daiteke.

Ranking hori da unibertsitate gehien dituen Espainiako rankinga, 76 unibertsitateren datuak biltzen baititu; 2019 baino lehen sortutako graduko ikasketak ematen dituzten 81 unibertsitateetatik % 94 dira (2019an beste 4 unibertsitate sortu edo baimendu ziren). Ordezkaritza horri esker, tresna erabilgarria da ikasleek, kudeatzaileek, irakasleek, ikertzaileek, enpresek eta erakundeetako eragileek unibertsitateak hautatu, alderatu eta ebaluatzeko.

2020ko edizioan 2.925 titulazio daude. Gainera, 2 jakintza-arlo gehitu zaizkie aurreko edizioetan zeuden 23ei: Osasun Zientziak eta Zuzenbidea.