Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bere Nekazaritzako Praktikako eta Ikerketako Finkan landutako barazkiak eman dizkie Paris 365 jantoki solidarioari eta Nafarroako Elikagaien Bankuari. Nekazaritza Ingeniarien eta Biozientzien Goi Mailako Eskola Teknikoko  Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako graduko ikasleek landu dituzte barazkiak, zerbitzu-ikaskuntzako esperientzia gisa.

Proiektuak bai uzta landatzea eta planifikatzea, bai ikasleek uzta biltzea barne hartzen zituen, baina, konfinamendua dela-eta azken hori ezin izan denez egin, Juan José Urdiáin Asensiok, Manuel Chocarro Martínek eta Josepe Irigarai Gilek osatzen duten taldeak eta ekimenaren koordinatzaileak arduratu dira lan horretaz.

zoom langile batzuk

Langileak Praktiketako etxaldean, bildutako barazkietako batzuekin

Bildutako barazkiak eta zerbitzu-ikaskuntza

Barazkiak Unibertsitateko Nekazaritzako Praktikako eta Ikerketako Etxaldeko bi berotegitan landatu dira. Horiek 720 metro koadro hartzen dituzte Arrosadiko campusean bertan, Iruñean. Bilketak zenbait aste iraun du, eta, zehazki, borrajak, zerbak, letxugak, kukuluak eta haritz-orriko letxugak (bakoitzetik ehun ale) jaso eta eman zaizkio Paris 365 jantokiari eta 50 letxuga, 25 zerba eta 25 borraja Elikagaien Bankuari.

zoom bildutako barazkien irudia

Etxaldean bildutako barazkien irudia

Ikaskuntza zerbitzua prestakuntza proposamen bat da, ikasketa akademikoei esanahi sozial handiagoa eman nahi diena eta unibertsitateko titulazio guztietan curriculum edukiak garatzeko bidea ematen duena. Berrikuntza gisa sartzen du ikasleen prestakuntza akademikoa inguruko benetako beharren testuinguruan eraikitzen dela, eta, hala, herritar aktiboak izateko gizarte-erantzukizunean prestatzen laguntzen duela.