NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateak (NUP) Albiste Juridiko Laburrei buruzko VIII. Clarín Saria antolatu du. Diziplina horrekin lotutako titulazioetako ikasleentzat da (Zuzenbidea, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak eta EAZko eta Zuzenbideko titulazio bikoitza), bai eta fakultate horretan emandako zeinahi masterretako ikasleentzat ere.Thomson Reuters Aranzadik laguntzen du.
Maiatzaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira jatorrizkoak, 350 eta 500 hitz bitartekoak. Testuek izenburua eduki behar dute, gai askeko albisteak izango dira, baina jatorrizkoak eta argitaratu gabeak, eta ondorio juridiko zuzenak edo zeharkakoak izango dituen egoera orokor edo partikular bati buruzkoak (lege bat edo lege-proiektu bat onartzea, epai bat, gatazka jakin bat edo gizarte-egoera bat, eta abar). Haien zuzentasuna eta argitasuna, garrantzia, originaltasuna eta erreferentzien erabilera baloratuko dira.
Testua, egilearen izenarekin eta titulazioarekin batera, facultad.cienciasjuridicas@unavarra.es posta elektronikoko helbidera bidali behar da. Honako hauek osatuko dute epaimahaia: Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoak, zentro bereko “Quid Novi?” buletinaren koordinatzaileak eta Unibertsitateko Komunikazio arduradunak. Gehienez ere hiru sari emango dira: egiaztatzeko diploma bat liburu juridikoen sortak.
Leopoldo Alas, goitizenez “Clarín”, (1852-1901) espainiar idazleari zor dio izena lehiaketak. Idazlea “La Regenta” liburuaren egilea izateaz gainera, legelaria eta unibertsitateko katedraduna izan zen, arrakasta izan zuen kazetaritzaren generoan eta inmoraltasun politikoekiko eta injustizia sozialekiko zentzu kritiko handia. Leopoldo Alas “Clarín” goitizena erabiltzen hasi zen “Solfeo” egunkarian kolaborazioak egiten hasi zenean, zuzendariak kolaboratzaileei eskatu baitzien musika tresna baten izena erabiltzeko izengoiti modura.