Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2019-2020 ikasturteko graduazio ekitaldi guztiak geroko uztea erabaki du, Nafarroako Gobernuak COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko hartu dituen neurriei jarraikiz

Alde horretatik Unibertsitateko errektoreak ebazpen bat sinatu zuen atzo jarduera akademiko presentziala bertan behera uzteko, baita Iruñeko campuseko (Arrosadian eta Osasun Zientzien Fakultatean) eta Tuterako campuseko ekitaldi, kongresu, jardunaldi, hitzaldi eta mintegi presentzialak ere, martxoaren 28ra arte. 

Gainera, testuan jasotzen denez, egoitza eta zerbitzu hauek ere itxiak egonen dira egun horietan: “Unibertsitatearen bi campusetako liburutegien irakurketa-gela eta jendeari arreta egiteko gainerako bulegoak. Kirol instalazioak ere itxiko dira, eta bertan behera geldituko dira haietan egitekoak ziren jarduera guztiak. Itxiak egonen dira kafetegiak eta jantokiak ere”.