Nafarroako Unibertsitate Publikoak bertan behera utziko ditu irakaskuntza jarduera eta irakaskuntzaz kanpoko jarduera presentziala martxoaren 13tik, hots, bihartik hasita, martxoaren 30a arte, gaur arratsaldean Nafarroako Gobernuak jakinarazi dituen jarraibideak kontuan harturik.
NUPek bihar, ostirala, aditzera emanen du zer jarraibideren araberakoa izanen den erakundearen funtzionamendua denboraldi honetan, eragina izanen baitu unibertsitateko komunitatea osatzen duten arlo guztietan (ikasleak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak, irakasle eta ikertzaileak).
Salbuespenezko egoera honek martxoaren 30a bitarte iraunen du, baina NUP gerta litezkeen egoera desberdinak aztertzen ari da, Nafarroako osasun arloko agintariek luzatzen ahalko bailukete epe hori.