Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Laetoli argitaletxeak “La naturaleza del tiempo” argitaratu dute, “Las dos culturas” bildumako dibulgazio-lan berria. Zenbaki honetan, denboraren azterketa landu da zenbait ikuspuntutatik (fisikoa, metafisikoa eta filosofikoa), baita denborak herri-kulturan eragiten duen lilurari erreparatu ere, zenbait film edo telesail ospetsuren pasarteak aztertuz. Argitalpena NUPen “online” dendaren bidez eros daiteke.
Liburuaren egilea Gustavo E. Romero Fisikako doktorea da, Argentinako Erradioastronomia Institutuaren zuzendaria eta La Platako Unibertsitate Nazionaleko Zientzia Astronomiko eta Geofisikoen Fakultateko irakasle titularra.
Argitalpenean, zenbait galdera argitzen saiatu dira, hala nola zer den espazio-denbora, edo posible den denboran bidaiatzea. Bestalde, gogoeta egin dute askotariko gaiei buruz: denboraren eta filosofiaren arteko lotura, kosmologiaren eta erlijioaren artekoa, edota atzeraezintasunak, kaosak eta denborak duten erlazioa, eta, azkenik, korden teoriari buruz mintzatu dira, hots, fisika teorikoaren arloko eredu bati buruz. Bukatzeko, liburuak bi eranskin ditu: bata, denborak herri-kulturan duen rolaren ingurukoa, eta bestea, berriz, egilearen eta Silvio Sánchez Mújicaren arteko elkarrizketa bat.
Egilearen CV laburra
Gustavo E. Romero (La Plata, Argentina, 1964) doktorea da Fisikan. Doktoretza ondoko ikasketak Argentinako Erradioastronomia Institutuan (IAR-CONICET) eta São Pauloko Unibertsitateko Astronomiako eta Geofisikako Institutuan egin zituen, eta horietan hasi zen energia handiko astrofisikan espezializatzen. Gaur egun, Argentinako Erradioastronomia Institutuaren zuzendaria da, baita La Platako Unibertsitate Nazionaleko Zientzia Astronomiko eta Geofisikoen Fakultateko irakasle titularra eta Astrofisika Erlatibistaren Katedraren arduraduna ere.
Bestalde, irakasle bisitari izan da honako unibertsitate hauetan: Paris VII, Bartzelona, Hong Kong, Campinas, Guangzhou eta UNAM-Morelia; eta zientzialari gonbidatu honako hauetan: Max-Planck-Institut für Kernphysik (Heidelberg), Max-Planck-Institut für Radioastronomie (Bonn), Bartzelonako Unibertsitatea, Meudoneko Behatokia eta Institut d'Astrophysique (azken bi horiek, Frantzian).
Zenbait liburu idatzi ditu, hala nola “Introducción a la astrofísica relativista” (Bartzelonako Unibertsitatea, 2011), Josep M. Paredes ekin lankidetzan, eta “Scientific Philosophy” (Springer, 2018).