Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 35 ikasle ari dira parte hartzen aurten Unibertsitateko komunitateko kideen espiritu ekintzailea sustatzea helburu duen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXV. edizioan. Mintegiari hasiera emateko hitzaldia Francisco Javier Fernández Huertak eman zuen, NUPeko Telekomunikazioko ingeniari eta Kunak Technologies enpresaren fundatzailekide eta zuzendari nagusiak, eta gai honi buruz aritu zen: “Teknologien sektorean ekintzaile izatea: mitoak eta errealitatea”.

Izan ere, enpresetako ospe handiko profesionalek hitzaldiak emango dituzte mintegian. Helburua da Unibertsitateko komunitatean espiritu ekintzailea sustatzea, eta topagune bat sortzea zenbait gradutako ikasleen eta izaera berritzailea izateagatik eta enpresa-ehunari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren sektoreetako enpresa-zuzendarien artean. Gainera, zenbait sektoretako enpresarien eta profesionalen esperientziak emango dira ezagutzera, eta harremanetan jarriko dira ikasleak eta enpresari eta/edo zuzendariak.

Javier Merino Díaz de Cerio NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak zuzentzen du Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegia, eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen du. Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren Ikasleen Laneratzea Hobetzeko eta Ekintzailetza Sustatzeko Plan Integralearen barnean dago ekimena. 

zoom Estudiantes SIEE 2020

Mintegiko ikasleak eta hasierako hitzaldia eman duen enpresaria.

Edizio honetako ikasleak

NUPeko Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXV. edizioan, ikasle hauek hartu dute parte: Joaquín Alfonso Fuertes, Melisa Almendras Menacho, Julen Arza Santas, Asmaa Aznag, Pablo Barado Eraso, Claudia Patricia Barrios Obregón, Ana Verónica Cadima Bustos, Ignacio Casado Morales, Carlos Díaz Doria, Jerusalén Esparza García, Paola Mariana Flores Alvarado, Nicolás Gainza Sagaseta, Maray García Santana, Paula Ibarrola Gutiérrez, Sergio Ligero Úriz, Miguel Maiza Soria, Sergio Martínez Abad, Jesús Martinicorena Yanguas, Luis Mendívil Ayerbe, Hicham Moussaoui, Rebeca Nieto Pinela, Añaterve Oval Trujillo, Íñigo Ozcoidi Gallues, Miguel Palacios Aguirre, Adrián Parra Calvo, Franklin Fernando Paucar Paca, Clemente Pérez Castresana, Mateo Ramírez de Mingo, Javier Redín Resano, Beatriz Rodríguez Hidalgo, Álvaro Ros Hueda, Alberto Rufo Guzmán, Íñigo Tollar Malumbres, Juan Garikoitz Urdániz Villanueva eta María Virginia Valero Palomo.