Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bederatzi kultur ikastaro eskainiko ditu guztira Tuterako campusean 2020ko udaberriko seihilekorako (haietako bost 30 ordukoak eta beste laurak 12 ordukoak), arte plastikoei, zinemari, psikologiari, musikari, arteari, literaturari edo antzerkiari buruzkoak besteak beste. Horietan guztietan “online” matrikula egiteko epea zabalik da interesa duen jende guztiarentzat (ikastaro luzeak urtarrilaren 28an hasiko dira, eta laburrak, berriz, otsailaren 3an edo martxoaren 13an).

30 orduko monografikoetan bi orduko saio bat izango da astero, maiatzaren 21a arte, eta modu independentean egin daitezke. Bestalde, 12 ordukoetan ere bi orduko saio bat izango da astero, baina horiek aste gutxiago iraungo dute. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak antolatutako ikastaro horiei buruzko informazio guztia Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko

Hauek dira 30 orduko ikastaroak: “Cuestiones de pedagogía” (astearteetan, 10:00etatik 12:00etara, María José España Sánchezek emana), “Cuestiones de antropología” (astearteetan, 12:00etatik 14:00etara, Juan Carlos Ochoak gidatua), “Comunicación oral y escrita” (asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara, Maite López Flamarique NUPeko irakaslearen eskutik), “Historia de la ciencia y de la técnica” (ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara, Antonio Vela Pons Fisikako doktore, dibulgatzaile zientifiko eta NUPeko irakasleak emana) eta “Cuestiones de psicología” (ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara, José Antonio Gil Tejero Unibertsitateko irakasle elkartuak emana).

zoom Iñigo de Carlos (izda.) y David Garciandía

Imagen del campus de la UPNA en Tudela.

12 orduko ikastaro laburrak 

Hauek dira otsailaren 3tik martxoaren 9ra egingo diren ikastaro laburrak: “Escuela de espectadores. La maravilla del teatro”, Víctor Iriartek eta Ana Zabaleguik astelehenetan emana, 10:00etatik 12:00etara, eta “La historia de Mesopotamia y Egipto en 25 objetos”, Pablo Ozcáriz Gil NUPeko Antzinatearen Historiako irakaslearen eskutik, astelehenetan, 12:00etatik 14:00etara. 

Gainera, beste bi ikastaro martxoaren 13an hasi eta apirilaren 30ean bukatuko dira: batetik, “Curso de apreciación musical: cómo comprender la música clásica”, Mariano Jiménezek gidatua, ostiraletan, 10:00etatik 12:00etara; bestetik, “El museo del Prado. 200 años”, Fermín Alvirak emana, ostiraletan, 12:00etatik 14:00etara.