Joan eduki nagusira

zoom "Tesiak hiru minututan" lehiaketaren finalaren aurkezpena Tuteran. Ezkerretik eskuinera: Belén Villacampa, Martin Larraza, Juan Ignacio Latorre  eta Irune García.

"Tesiak hiru minututan" lehiaketaren finalaren aurkezpena Tuteran. Ezkerretik eskuinera: Belén Villacampa, Martin Larraza, Juan Ignacio Latorre eta Irune García.

Tuterako Almirantearen Etxean egingo da azaroaren 28an (osteguna), 17:30etik aurrera, “Tesiak hiru minutuan” lehiaketaren finala. Txapelketa horretan, teknologiari eta zientziei buruzko ikerlanak ematen dira ezagutzera (giza eta gizarte zientziei nahiz zientzia esperimentalei buruzkoak), jakintzaren mugak zabaltzeko balio duten lanak alegia. Campus Iberuseko lau unibertsitateetan prestakuntzaldian dauden edo doktore titulua eskuratu berri duten hamahiru ikertzailek hartuko dute parte: bost Nafarroako Unibertsitate Publikokoak dira (NUP), beste bost Zaragozako Unibertsitatekoak, bi Lleidako Unibertsitatekoak eta bat Errioxako Unibertsitatekoa. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, eta edonor joan daiteke. NUPeko Tuterako campusak eta Campus Iberus Nazioarteko Bikaintasuneko Campusak antolatu dute, Erriberako hiriburuko udalaren laguntzarekin.

Gaur, azaroak 22 (ostirala), aurkeztu dute finala antolatzaileek Tuterako Almirantearen Etxean. NUPen izenean, Martin Larraza Kintana Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako errektoreordea eta José Ignacio Latorre Biel errektoreordetza horretako Tuterako campuseko Arloko zuzendaria izan dira aurkezpenean, eta, Campus Iberusen izenean, berriz, Belén Villacampa Naverac Doktoretzako koordinatzaile akademikoa. Haiekin izan da Tuterako Udalaren izenean Irune García García ere, Hiriko Bizi Kalitatearen zinegotzi delegatua.

Hamahiru finalistek 180 minutuan azaldu behar dute beren tesia entzule ez-espezializatuek ulertzeko moduan. Ez dute erronka makala ikertzaileek: zenbait urtetako ikerketaren emaitzak hiru minutuan laburtu behar dituzte, eta edonork ulertzeko moduan kontatu. Irabazleak 1.000 €-ko saria jasoko du, eta 600 €-ko bi accesit ere emango dira.

Lehiaketaren finalistak

zoom “Tesiak hiru minutuan” lehiaketaren finalean NUP ordezkatuko duten ikertzaileak. Ezkerretik eskuinera: Andrea González Morales, Javier Buezo eta María Medrano. Mercedes Lachén eta Alba del Villar falta dira.

“Tesiak hiru minutuan” lehiaketaren finalean NUP ordezkatuko duten ikertzaileak. Ezkerretik eskuinera: Andrea González Morales, Javier Buezo eta María Medrano. Mercedes Lachén eta Alba del Villar falta dira.

Hamahiru finalistetatik, bost NUPekoak dira. Hona hemen haien izen-abizenak eta doktoretza programa: Javier Buezo Bravo (Ingurumeneko Agrobiologia), Alba del Villar Olano (Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbidea), Andrea González Morales (Osasun Zientziak), Mercedes Lachén Montes (Osasun Zientziak) eta María Medrano Echeverría (Osasun Zientziak). Zaragozako Unibertsitatekoak, aldiz, hauek dira: Irene Cisneros Abellán (Antzinateko Zientziak), Agustín García Inda (Politika Publikoen eta Sozialen Soziologia), Patricia Gascón Vera (Informazioa eta Komunikazioa), Lorena Grima Soriano (Fisika) eta Inés Mármol Peguero (Zientzia Biomedikoak eta Bioteknologikoak). Lleidako Unibertsitateko ikertzaileak Erika Lorena Soto Chavarro (Nekazaritzaren eta Elikagaien Zientzia eta Teknologia) eta Mo Zhao (Lurraldea, Ondarea eta Kultura) dira, eta Errioxako Unibertsitatekoa, berriz, Maite Rodríguez Lorenzo (Enologia, Mahastizaintza eta Jasangarritasuna).

Epaimahaiari dagokionez, Julio Rubio García Errioxako Unibertsitateko errektorea eta Campus Iberuseko presidentea epaimahaiburu arituko da, eta epaimahaiko kideak, berriz, hauek izango dira: Carmina Puyod Alegre Zaragozako Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Unitateko arduraduna, José Javier Tejada Martínez Errioxako Unibertsitateko Komunikazioko zuzendaria, Merche Añón Montón telebistako kazetari eta Tuterako Udaleko Kulturako zinegotzia eta Mariano Navarro Lakarra “Plaza Nueva” astekariaren zuzendaria.

Aurkezle-lanetan Javier Pérez-Nievas Remacha arituko da, COPE irrati-kateko Nafarroako Erriberako zuzendaria. Horiez gainera, agintari hauek ere izango dira ekitaldian: Ramón Gonzalo García NUPeko errektorea, Alejandro Toquero Gil Tuterako alkatea, Carlos Gimeno Gurpegui Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria, Julio Lafuente López Campus Iberuseko presidenteorde exekutiboa, Campus Iberuseko hiru errektoreorde, hots, Begoña Pérez Eransus (NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza), Olga Martín Belloso (Lleidako Unibertsitateko Berrikuntzaren Transferentziako eta Sustapeneko Errektoreordetza) eta Belén Ayesterán Iturbe (Errioxako Unibertsitateko Ikerketako Errektoreordetza), Pedro González Felipe Tuterako Udaleko Hezkuntzako zinegotzia eta Ana Burusco Juandeaburre Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen Departamentuko zuzendari nagusia, bai eta gorago aipatutako Martin Larraza, Belén Villacampa eta Juan Ignacio Latorre ere.

NUP, ekimenaren aitzindari

Lehiaketa hau Campus Iberuseko (Errioxako, Lleidako eta Zaragozako unibertsitateetako eta NUPeko) ikertzaileek parte hartzen duten laugarrena da, eta Tuterako campusak antolatzen duen lehenbizikoa; izan ere, 2012an NUP hasi zen lehiaketa antolatzen, eta, gero, Campus Iberus osora zabaldu zen. Urriaren 21ean eta 23an, finalaurrekoak izan ziren Errioxako eta Zaragozako unibertsitateetan. Berrogei ikertzailek hartu zuten parte haietan, eta hamahiru finalista hautatu zituzten datorren astean Tuteran lehiatu daitezen.

Ikertzaileen komunikatzeko gaitasuna baloratzen da batez ere lehiaketan, hau da, nola transmititzen dizkioten labur-labur kontzeptu espezializatuak publiko orokorrari eta zer-nolako trebetasuna duten ikerketako emaitzekin entzuleen gogoa berotzeko.