Irabazleak, epaimahaikideak eta aurkezlea Planetarioan, “Hiru minutuan” lehiaketaren finala bukatu eta gero. Ezkerretik eskuinera: Javier Izu (aurkezlea), Mercedes Sánchez (epaimahaikidea), Nieves Gordón (epaimahaikidea), Joaquín Sevilla (epaimahaikidea), Mikel Ramos (gradu modalitateko irabazlea), Álvaro Casi (master modalitateko irabazlea), Begoña Pérez (epaimahaiburua eta NUPeko errektoreordea) eta Ana Berrade (epaimahaikidea).
Álvaro Casi Satrústegui eta Mikel Ramos Inza tituludunek irabazi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatutako “Hiru minutuan” lehiaketaren laugarren edizioa, masterreko eta graduko modalitateetan, hurrenez hurren. Hamalau lagunek hartu dute parte azaroaren 14an (osteguna) Iruñeko Planetarioan jokatu den finalean. Parte-hartzaileek beren ikasketa amaierako lanaren edukia azaldu diote 180 segundoan publiko ez-espezializatuari. Irabazle bakoitzak 500 €-ko saria eskuratu du.
“Hiru minutuan” lehiaketa Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XIX. Asteko jardueretako bat da, eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT) - Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren laguntzarekin egiten da Iruñeko Planetarioarekin eta Nafarroako RNErekin lankidetzan.
Energia elektrikoaren ekoizpena eta uraren banaketa
Álvaro Casik (Iruñea, 1994) publikoaren eta epaimahaiaren aurrean defendatu zuen bere master amaierako lana, arroka-ilea ekoizten duen industria batean hondar-beroa aprobetxatzeari esker energia elektrikoa sortzeari buruzkoa. “Espazioko teknologia Lurrean energia sortzeko” izenburupean aurkeztu zuen. Ingeniaritza Saileko Patricia Aranguren Garacoechea eta Miguel Araiz Vega irakasleak izan ziren proiektuaren zuzendaria eta zuzendariordea, hurrenez hurren.
Irabazleak eta finalistak, lehiaketa bukatu eta gero. Ezkerretik eskuinera: Patricia Trincado, Adrián Jiménez, Anais Arana, Erkuden de Andrés, José Luis Ochoa, Yesenia García, Vanessa Antoannette Rodríguez, Mikel Ramos, Álvaro Casi, Leyre Villafranca, Amaia Garacoechea, Julen Lazcanotegui, Diego Astrain eta Carlos Coronel.
Master modalitateko irabazlea Industria Teknologietako Ingeniaritzan Graduatua da NUPen, eta, horren ondoren, Industria Ingeniaritzako Masterra ikasi zuen. Gaur egun doktoretza-tesia egiten ari da Unibertsitateko “Ingeniaritza Termikoa eta Fluidoena” ikerketa-taldearekin.
Mikel Ramosek (Iruñea, 1997) bere gradu amaierako lana aurkeztu zuen. Hauxe zen gaia: banaketa-sareko eroaleetan uraren parametroak denbora errealean eta puntu askotan tele-neurtzeko sistema bat, LoRa hari gabeko sareen bidez (“Ura banatzeko sareen urruneko kontrola” izenburupean aurkeztua). Vicente Senosiáin Miquélez Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko irakaslea izan zen ikerketaren zuzendaria.
Irabazlea Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan Graduatua da NUPen, eta sei hilabeteko egonaldi bat egin zuen Pinar del Ríoko Unibertsitatean (Kuba). Bertan garatu zuen bere lana. Praktikak egin ditu Iruñeko SAS enpresan, eta, denbora gutxi barru, TRAGSA konpainian hasiko da lanean, zehazki klimari buruzko informazio-sistemen mantentze-lanetarako laguntza teknikoa ematen.
Finalistak
Irabazleez gain, beste hamabi lagun iritsi dira finalera. Masterreko kategorian, hauek izan dira: Diego Astrain Azcona (Industria Ingeniaritza), Amaia Garacochea Sáenz (Industria Ingeniaritza), José Luis Ochoa García (Bigarren Hezkuntzako Irakasletza) eta Vanessa Antoannette Rodríguez Estrada (Enpresen Zuzendaritza).
Bestalde, hauek izan dira graduko finalistak: Anais Arana Lanzos (Gradu Bikoitza Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean), Carlos Coronel Camones (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Erkuden De Andrés Imaz (Haur Hezkuntzako Irakasletza), Yesenia García Alonso (Haur Hezkuntzako Irakasletza), Adrián Jiménez Loygorri (Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza), Julen Lazcanotegui Ramos (Fisioterapia), Patricia Trincado Garbayo (Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza) eta Leyre Villafranca Zurbano (Lehen Hezkuntza).
Lehiaketaren epaimahaia
Javier Izu Otermin Nafarroako RNEko kazetariak aurkeztutako finalean, Begoña Pérez Eransus NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea izan da epaimahaiburu, eta gainerako kideak honako hauek izan dira: Mereces Sánchez García, NUPi atxikitako Nafarroako Doktoretza Eskolako zuzendaria (NADOE); Joaquín Sevilla Moróder, aipatutako errektoreordetzako Kulturaren eta Dibulgazioaren Arloko zuzendaria; Ana Berrade Adot, oratorian aditua; eta Nieves Gordón Arce, Iruñeko Planetarioaren Komunikazioko arduraduna eta Zientziaren Lagunen Elkartearen lehendakariordea.
“Hiru minutuan” lehiaketa NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak bultzatu du, Kultura Zientifikoaren Unitatearekin lankidetzan, eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT) - Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren finantzabidea jaso du.
“Hiru minutuan” lehiaketako finalisten hitzaldien bideoak Unibertsitatearen webgunean daude ikusteko.