Irakasle mentoreen argazki bat, ikasturtearen hasieran, Jokin Aginaga García Unibertsitateko Ikasleen Arloko zuzendariarekin.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren bitartez, abian jarri du Mentoretza Programaren 4. edizioa. Haren bidez, graduko azken ikasmailetako 36 ikaslek informazioa eta aholkua ematen dizkiote beren karrerako lehen ikasmailako ikasle talde bati (zazpi kidekoa gehienez), irakaskuntzako eta administrazioko gaiei buruz. “Mentoretza parekoen artean” izeneko programaren edukiei buruzko informazio guztia NUPen webgunean dago kontsultatzeko.
Mentoreek irailetik martxora bitartean gauzatzen dute beren eginkizuna, eta, horretarako, erakunde hauen laguntza eta prestakuntza izaten dute: Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetza, beren fakultatea edo ikastegia, Unibertsitate Arretarako Bulegoa eta Ikasleen Kontseilua.
Mentoreen konpromisoak
Mentoreek unibertsitate zabalpeneko bi ECTS kreditu lortzen ahal dituzte gehienez, eta konpromisoa hartzen dute, besteak beste, prestakuntzako lantegietara joateko; mentoretzapean daukaten ikasle taldearekin udazkeneko seihilekoan bi bilera edukitzeko, eta beste bat udaberrikoan; ikasleen banakako kontsultei “online” erantzuteko; eta ikasleengan independentzia eta unibertsitate autonomia bultzatzeko, lanerako eta ikasketarako ohitura eraginkorrak gara ditzaten. Amaieran, mentoretzapean dauzkaten ikasleek ebaluatuko dituzte.
“Aurreko edizioetako esperientzia oso positiboa izan da, eta urtetik urtera ikasle gehiagok hartzen dute parte, bai mentore gisa eta bai mentoretzapeko ikasle moduan ere. Mentore asko boluntariotzaren arloan aritutakoak dira, eta bokazio handia agertzen dute guztiek, baita besteei laguntzeko gogoa ere, bereziki hain zaila izan ohi den lehen ikasmailan dauden horiei laguntzekoa. Bestalde, bilera bat planifikatzea eta koordinatzea esperientzia berri bat izaten da mentoreentzat, beste gaitasun batzuk garatzeko balio diena: komunikatzeko trebetasunak, taldeko dinamikak, motibazioa, etab.”, adierazi du Jokin Aginaga García errektoreordetza horretako Ikasleen Arloko zuzendariak.
Ikasle mentoreak
Hauek dira ikasturte honetan mentore diren ikasleak eta ikasten ari diren graduak: Laura Giménez Casado (Bioteknologiako Gradua) Nerea Villar Idoate (Zientzietako Gradua); Pablo Allo Martínez, (Datuen Zientziako Gradua), Amelia Bellosta Diest eta Itxaso Equiza Vesperinas (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua) eta Asier Ramírez Lacunza, (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua).
Honako hauek ere ari dira parte hartzen: Uxue Beraza Lorente, Luar Biurrun-Lorda Aramayo-Lus, Diego Chocarro Álvarez, Iván Domínguez Expósito, Íñigo García Gimeno, Marcos Lázaro Rada, Paula Carolina Lozano Duarte eta Alejandro Zancas Esquisábel (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua); Mikel Hualde Otamendi (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Jhonny Fabricio Chicaiza Palomo, Unai Javier Fernández Ortega eta Lucas Gasco González (Ingeniaritza Informatikoko Gradua) eta Claudia Ezponda Larráyoz eta César Machuca Gamonal (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua).
Bukatzeko, hauek ere ari dira mentore: Pilar Lope Velasco eta Clara Suraña Sánchez (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza), Laura Arive Ascunce (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua), Marina Alberdi Morillo (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), Irati López Rosagaray, (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), Ana Louazel Iribarren (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua, nazioartekoa), Rodrigo Palacios Urquijo (Gizarte Laneko Gradua), David Edgar Araiz Huarte, Álvaro Caldelas Ruiz, Marisa Carrasco Suescun eta Luis Rodríguez Rodríguez (Zuzenbideko Gradua), Leire Mendiburu Berrueta, Andrea Rivas Gonzalez, Sara Aranguren Sorazu, María Trinidad Cartón Vara eta Andrea Rivas González (Fisioterapiako Gradua) eta Xabier Claver Ruiz De Eguino (Erizaintzako Gradua).