Joan eduki nagusira

zoom Iñigo Mugueta NUPeko irakaslea eta “Historia eta bideo-jokoak” proiektuaren liderra, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterreko klase batean

Iñigo Mugueta NUPeko irakaslea eta “Historia eta bideo-jokoak” proiektuaren liderra, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterreko klase batean

Hezkuntza inklusiborako bideo-jokoak” izeneko jardunaldiak antolatu dituzte I-Communitas Gizarte Ikerketa Aurreraturako Institutuak, PAUMA enpresak (baliabide sozialak eta hezkuntzakoak kudeatzen ditu) eta New Age Learning elkarteak (Kirolaren eta Gazteriaren Nafarroako Institutuak aurrekontu parte-hartzaileen bidez finantzatua). 2019ko azaroaren 7an eta 8an izango dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Iruñeko Planetarioan, eta hitzaldiak, lantegiak eta “social gaming” deituriko jolasak egingo dira. Izena eman behar da www.unavarra.es/icommunitas webgunean, zenbat jendek parte hartuko duen jakin behar baitute antolatzaileek.

Hezkuntza-komunitateko kide guztientzat dira, eta aholkuak emango zaizkie gazteen eguneroko bizimoduan bideo-jokoek duten presentzia gero eta handiagoari nola aurre egin jakiteko; adibidez, gazteak bideo-jokoetan jolasten ari diren bitartean haiekin batera nola egon eta bideo-jokoak ikasteko baliabide gisa nola erabili ikasteko.

Azaroaren 7an, goizez, Jerónimo de Ayanz eraikineko hitzaldi aretoan egingo dira (Nafarroako Unibertsitate Publikoan); arratsaldez, berriz, Iruñeko Planetarioan. Goizeko saioan, zenbait hitzaldi egingo dira —“Nola ikasten dute nerabeek bideo-jokoetan jolasten?”, “E-sport eta soft skills direlakoak, zer aukera ematen dituzten inklusioa eta kulturartekotasuna bultzatzeko” eta “The Good Gamer proiektua”—, bai eta mahai-inguru bat ere, “Gazteak eta bideo-jokoak: hezkuntza inklusiboa sustatzeko erabilerak”. Arratsaldean, “Sozializazioa bideo-jokoen bidez” izeneko mahai-ingurua izango da, eta, gero, e-sports erakustaldi bat egingo dute Leage of Legends jokoko probintziako txapeldunek.

Azaroaren 8an (ostirala), goizez, bideo-jokoak hezkuntzako baliabide gisa erabiltzeari buruzko zenbait hitzaldi izango dira Jerónimo de Ayanz eraikinean. 12:00etan, bi lantegi: “Historia eta bideo-jokoak” eta “4 Social Gaming”.

Iruñeko Planetarioaren, AEVI Espainiako Bideo-jokoen Elkartearen eta “Historia eta bideo-jokoak” proiektuaren laguntzarekin antolatu dira jardunaldiak (Iñigo Mugueta Moreno NUPeko irakasle eta I-Communitaseko ikertzailea da azken horren liderra).