Leire de la Rica Alejandro (Eivissa, 2001, 8 urte zituenetik Iruñean bizi da) sartu da notarik altuenarekin Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko lehen ikasmaila irailetik aurrera egiteko matrikulatu diren ikasle guztien artetik. Daniel Sotelok 13,935 puntuko kalifikazioa lortu du 14 puntutik. Kalifikazio hori Batxilergoko noten eta Batxilergoaren Ebaluazioa Unibertsitatean Sartzeko proban (USE) ateratakoaren batez besteko nota da. Hau ikasiko du: Nazioarteko Gradu Bikoitza Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean.
Leire de la Ricak Giza eta Gizarte Zientzietako Batxibac-a ikasi zuen Iruñeko San Cernin ikastetxean (Espainiako eta Frantziako Batxilergoa-Baccalauréat titulazio bikoitza). Zikloa osatzen duten bi ikasmailetan, 9,65eko batez besteko nota atera zuen. Batxibac-etik zetorrenez, ez zuen USEko nahitaezko faserik egin, baizik eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren nahitaezko egiaztagiria lortu zuen, atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleei zuzendutakoa. 9,985 puntu lortu zituen egiaztagirian. NUPen egindako borondatezko fasean, hurrenez hurren, 10eko eta 9,75eko kalifikazioak lortu zituen ikasgai hauetan: Gizarte Zientzietan Aplikaturiko Matematika II eta Ingelesa. Batxilergoko nota (kasu honetan Bachibac) eta unibertsitatean sartzeko probakoa batuta, eta egin beharreko ponderazioak egin eta gero, ikasleak 13,935 lortu zituen.
Gazte hau gaur etorri da, irailaren 2an, beste 2.000 bat ikasle bezala, NUPek ongietorria emateko antolatzen duen egunera. Bihar, irailaren 3an, asteartea, eskolak hartzen hasiko da, graduko beste ikasleekin batera, orduantxe hasiko baita ikasturtea.