Joan eduki nagusira

zoom NUPeko Masterreko Aparteko Sariak. Ezkerretik eskuinera: Ramón Gonzalo García (errektorea), Carlos Larrea León (Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra) eta Yolanda Torres Lusarreta (amabitxia).

NUPeko Masterreko Aparteko Sariak. Ezkerretik eskuinera: Ramón Gonzalo García (errektorea), Carlos Larrea León (Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra) eta Yolanda Torres Lusarreta (amabitxia).

Hiru masterretako lau ikaslek irabazi dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ematen dituen Ikasketen Amaierako Aparteko Sariak titulazioa 2017-2018 ikasturtean bukatu ondoren. Hala, graduondo ofizialetan oso ongi edo hortik gorako batez besteko kalifikazioa erdietsi dutenen lana aitortzen da ofizioz, 300 euroko sari banarekin. Unibertsitateak titulazio bakoitzeko sari kopuru jakin bat finkatzen du, bai eta zein master saritzen diren ere. Saria irabazi izana ikasleen ikasketa espedientean eta Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da.

Aurtengo saridunak hauek dira: Aitor Armendáriz Bosque eta Amalia Guibert Beúnza, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterrekoak (Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateari atxikia); Marina Castro Bosque, Abokatutzarako Sarbideko Unibertsitate Masterrekoa (Zientzia Juridikoen Fakultateari lotua); eta Carlos Larrea León, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrekoa (Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoari dagokiona).

9tik gorako kalifikazioak

Lau saridunetatik batek 9,5etik gorako batez besteko kalifikazioa du espediente akademikoan; bik, 9 baino altuagoa; eta laugarrenak, 8tik gorakoa. Espediente akademiko onena duen ikasleak 9,60 puntuko nota lortu du.

Ikasketen Amaierako Aparteko Sariak banatzeko ekitaldia master ofizialetako graduazioen zeremonian izan da, eta Yolanda Torres Lusarreta MTorres taldeko lehendakariordea izan du amabitxi. Ekitaldiaren burua, berriz, Ramón Gonzalo García NUPeko errektorea izan da.