Joan eduki nagusira

zoom NUPeko masterretako ikasleak, Energia Berriztagarrien Katedrako irakasle arduradunak eta enpresen ordezkariak beren diplomekin, zeremoniaren ondoren.

NUPeko masterretako ikasleak, Energia Berriztagarrien Katedrako irakasle arduradunak eta enpresen ordezkariak beren diplomekin, zeremoniaren ondoren.

2018-2019 ikasturtean ikasketen amaierako lana Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Energia Berriztagarrien Katedran egin duten Ingeniaritzako bi masterretako hamazazpi ikasleek diplomak hartu dituzte Arrosadiko campuseko (Iruñea) Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (TIIGMET) egindako ekitaldi batean. Katedra hori lankidetza egonkorrerako eremu bat da, eta Unibertsitatea, sektorean puntakoak diren bost enpresa (Acciona Energía, Nordex Acciona WindPower, Siemens Gamesa Renewable Energy, Ingeteam eta STI Norland) eta CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) aritzen dira elkarlanean bertan.

Katedraren bederatzi urte hauetan Ingeniaritzako 194 ikaslek egin dituzte beren karrera amaierako proiektuak eta master amaierako lanak lehen aipatutako bost enpresetan eta CENERen. Urte horietan, erakunde horiek Katedraren jarduerak finantzatu dituzte, ia milioi bat euro jarriz.

Diplomak emateko ekitaldian honakoak izan ziren: Rafael J. Rodríguez Trías, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren zuzendaria (TIIGMET); Pablo Sanchis Gúrpide, Katedraren zuzendaria; eta Idoia San Martín Biurrun, idazkari teknikoa, bai eta enpresa laguntzaileen ordezkariak ere. Diplomak jaso zituzten ikasleak bi masterretakoak dira, hain zuzen Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrekoak eta Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa Unibertsitate Masterrekoak.

Ikasleen zerrenda

Energia Berriztagarrien Katedran master amaierako lana egin duten ikasleak hauek dira, alfabetoaren hurrenkeraren arabera: Javier Aceldegui Bernal, Paola Beltrán Mercado, Julen Cavero Gan, Maialen Cía Urdiáin, Jon Ciérvide Ojer, Pello Gastearena Ansalas, Borja Gómez Ortigosa, David González Lizarraga, Josué Iribarren Bustince, Daniel Labiano Andueza, Alain Xabier López Martínez, David Navajas Hernández, Jon Olagüe San Martín, Sergio Riezu Bozal, Javier Romero Ruiz, Francisco Javier Seller Asín eta Adrián Villafranca Hernández.

Energia Berriztagarrien Katedra 2010ean sortu zen, lankidetza zientifiko-teknologikoaren esparru-hitzarmen bati esker, Unibertsitatearen eta Acciona Energía, Nordex Acciona Windpower, Siemens Gamesa Renewable Energy, Ingeteam eta STI Norland enpresen eta CENERen artean. Hitzarmenaren helburua ikerketako eta irakaskuntzako jarduerak elkarrekin egitea da.