Joan eduki nagusira

zoom Minisumoko lehiaketa (lehen postua). Ezkerretik eskuinera: Luigi Larusso, Verónica Martínez, Marta Ventosa, Virginia Clemos, Jon González Arriazu, Carlos Ruiz, Antonio Vasilev eta Ignacio Castro.

Minisumoko lehiaketa (lehen postua). Ezkerretik eskuinera: Luigi Larusso, Verónica Martínez, Marta Ventosa, Virginia Clemos, Jon González Arriazu, Carlos Ruiz, Antonio Vasilev eta Ignacio Castro.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko hogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute minisumoa egiten duten robotak diseinatzeko lehiaketa batean hezkuntza erakundeko Smart Cities Institutuak (ISC) eta RS Components enpresak antolatutako instrumentazio elektronikoari buruzko jardunaldiaren esparruan. Ikasleek taldeka diseinatu behar zituzten roboten txartel elektronikoak, eta, proiektu horiei esker, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko eta Industria Teknologietako Ingeniaritzako graduetako bi irakasgaietako praktikak gainditu dituzte.

Lehiaketan robot txiki eta autonomoek bikoteka egin behar zuten borroka, aurkarietako bat borroka eremutik atera arte, Japoniako kirolean gertatzen den bezala. Gainera, lehiaketan bazen beste kategoria bat ere: lurrean markatutako lerro bati jarraitzen dioten robotak diseinatzea.

Minisumo lehiaketa irabazi zuen taldeko kideak hauek dira: Jon González Arriazu, Naiara Goñi Robles, Verónica Martínez Ugarte eta Antonio Vasilev Angelov (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko ikasleak). Bigarren postuan hauek geratu dira: Julen Garacochea Sáenz, Alejandro Garatea Alcazar, Mikel Mugiro Mariñelarena eta Mikel Santos Ibañez (denak Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko titulazioko ikasleak). Lerro-jarraitzaileen lehiaketaren kasuan, hauek lortu dute lehen postua: Javier Arratíbel Larrauri, Álvaro Delgado García, Borja Gaitón Domínguez eta Javier Bernal Echeverría (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko ikasleak). Aipatutako guztiek Raspberry Pi 3B+ miniordenagailu bat jaso dute opari.

Ekimena bultzatu duten irakasleak

Irakasle hauek bultzatu dute ekimena: Jesús María Corres Sanz, Carlos Ruiz Zamarreño eta Santiago Taínta Ausejo, NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailera atxikiak eta Txartel Elektronikoen Diseinua irakasgaiaren eta Ekipo Elektronikoen Fabrikazioa eta Saiakuntza irakasgaiaren arduradunak. Lehenengo irakasgaia Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko hirugarren ikasmailan ematen da, eta bigarrena, berriz, Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduko laugarren ikasmailan.

Sari banaketan enpresa hauen ordezkariak izan ziren: RS Components — Iberia (Ignacio Castro Arias, kontu giltzarrien kudeatzailea), Piher Sensors & Control (Virginia Clemos Blázquez, proiektuen kudeatzaileen koordinatzailea Tuterako filialean) eta Rohde & Schwarz (Luigi Larusso, salmenten ingeniaria multinazional alemaniarrak Milanen —Italia— duen egoitzan, eta Marta Ventosa Amat, kontuen kudeatzailea), Carlos del Río Bocio Smart Cities Institutuko zuzendariaz gainera.

zoom Minisumoko lehiaketa (bigarren postua). Ezkerretik eskuinera: Mikel Santos, Luigi Larusso, Mikel Mugiro, Marta Ventosa, Virginia Clemos, Alejandro Garatea, Julen Garacochea eta Ignacio Castro.

Minisumoko lehiaketa (bigarren postua). Ezkerretik eskuinera: Mikel Santos, Luigi Larusso, Mikel Mugiro, Marta Ventosa, Virginia Clemos, Alejandro Garatea, Julen Garacochea eta Ignacio Castro.

zoom Lerro-jarraitzaileen lehiaketa (lehen postua). Ezkerretik eskuinera: Javier Arratíbel, Luigi Larusso, Marta Ventosa, Virginia Clemos, Álvaro Delgado, Carlos Ruiz, Borja Gaitón, Javier Bernal eta Ignacio Castro.

Lerro-jarraitzaileen lehiaketa (lehen postua). Ezkerretik eskuinera: Javier Arratíbel, Luigi Larusso, Marta Ventosa, Virginia Clemos, Álvaro Delgado, Carlos Ruiz, Borja Gaitón, Javier Bernal eta Ignacio Castro.

zoom NUPeko Smart Cities Institutuaren egoitzan egindako robotikako lehiaketan parte hartu dutenen argazkia

NUPeko Smart Cities Institutuaren egoitzan egindako robotikako lehiaketan parte hartu dutenen argazkia

zoom Robotikako lehiaketaren une bat.

Robotikako lehiaketaren une bat.